
super amara Bera Berak Leopard 's Cup txapelketako lehen edizioko finala jokatuko du bertako SPUC Pessac gaindituta (38-40, 20-19 atsedenaldian), bigarren zati bikain bati esker, Etxeberria eta Aalla nabarmenduta. Larunbatean 18,30etan, Beglais taldeari 35-34 irabazi duen Merignac izango du aurkari.

Bordeletik gertu Pessac hiriko Salle Bellegravek Leopard 's Cup txapelketaren lehen edizioa hartuko du ostiral eta larunbatean. Frantziako D2 mailako hiru taldek hartuko dute parte: Merignac, Club Athletique Beglais eta SPUC Pessac anfitrioia, super amara Bera Berarekin batera.

Bigarren zatian lortutako 14-2ko partzialari esker, super amara Bera Berak Replasa Beti Onak gainditu du gaur arratsaldean (33-30, 15-13 atsedenaldian) Egiako Nazioarteko Txapelketaren 28. edizioa eskuratzeko.

Donostiatik gertu azken lagunartekoa izango da Gascan iraila oparoari ekin aurretik. Asteazkenean, 19etatik aurrera, Egiako kiroldegian super amara Bera Berak laugarren lagunartekoa burutuko du eta Replasa Beti Onak taldea izango du aurrean.