
Imanol Alvarezek atarikoan zioenez, galtzen duzunean kontzentratuago ateratzen zara hurrengo partidara, eta horixe erakutsi du gaur arratsaldean super amara Bera Berak Motive.co Gijónen aurka, aise gainditu duena jardunaldi aurreratuan (23-36, 11-17 atsedenaldian).

Melinda Marie Louis super amara Bera Berako jokalariak Poliklinika Gipuzkoan egindako erresonantziak triada bat erakutsi du, hau da, aurreko lotailu gurutzatuaren haustura eta bi meniskoak.

super amara Bera Berak Xixongo La Arenan izango da bihar (streaming, Abel Juncal eta Ángel Mateos, galizarrak), partida aurreratuan Motive.co Gijónen aurka neurtuko ditu indarrak, “jokoaren fase guztietan hobetzen saiatze aldera”, Imanol Álvarezen hitzetan.