Akaba Bera Berak hiru partida jokatu beharko ditu zazpi egunetan. Lehenengoa, asteazken honetan arratsaldeko 19:00etan Bidebieta kiroldegian Cleba Leon-en aurka, Superliga ABFri dagokion bederatzigarren jardunaldian. Europako txapelketako kanporaketari aurre egin baino lehen, lan zailari heldu behar dio, bi puntuak ezin dute ihes egin eta.
Iazko denboraldiko ABF Kopako irabazleak zazpigarrenak kokatuta daude liga txapelketan, Akabarekin puntutan berdinduta. Bere emaitzak nahiko gora-beheretsuak izan dira, puntuak galdu baitituzte igo berria den Promociones Paraisoren aurka eta azkenenko jardunaldian lau goleko aldearekin besterik ez dute irabazi Farho Gijon-en aurka. Aurten bi alboko brasildarren bajak dituzte iaz hain errendimendu ona eduki zutenak, Araujo eta Facinello, Lizarrako Itxakora joan baitira. Bestalde,Elda Prestigiotik etorri den Soraya Garcia ezker alboko jokalari leondarra eta internazionala berreskuratzea lortu dute.
Azken batean, partida zaila bi taldeak puntuen beharrean baitdaude.
Ostiralean, azaroak 9 Errenteriako Kiroldegian arratsaldeko 19:30etan, eta azaroaren 11n, igandea, Bidebieta kiroldegian eguerdiko 12:00etan, jokatuko dira Europako Errokopako hamaseigarrenaren kanporaketa St Otmar St Gallen suitzarren aurka. Bigarren kokatuak daude liga txapelketan LC Brülh-en atzetik sei irabazita eta beste bi galduz. Badirudi talde honen ezker alboko jaurtitzailea Monika Simova eta Frikart zentrala taldearen garrantzitsuenak direla.
Nahiz eta lehenengo zatian Akabak markagailuan aurretik jarri eta partida borrokatzeko itsaropenak eman, azkenean Akabak ez zuen izan BM Saguntori irabazteko gaitasunik. Bigarren zatian zehar valentziarrak erabateko nagusitasuna erakutsi zuten, Eli Lopez atezainaren geldiketa bikainei oso ondo etekinak ateraz kontraeraso azkarrak egiteko eta golean bukatzeko. Akabako jokalariak bukaeraraino borrokatu zuten baino ezin izan zuten etxekoen azkartasunarekin eta bere atezainaren aktuazio onarekin.
Sagunto: Eli López, Baklashchuk (5), Villabo (5), Morales (3), Aguilar (4), Danilovic (7), Benzal (3) -hasierako zazpikoa-, Beck, Oncina (6), Barbosa (6), Ortuño eta Fernández (2).
Akaba Bera Bera: Bouveret, Patri Pinedo (6), Valverde (3), Agirre (2), Ziarsolo (7), Sanrromán (1), Tati Garmendia (3) -hasierako zazpikoa-, Aisa, Eider Rubio (3), Petrinja (1), Mínguez, Puche (3) eta Krnic.
Epaileak: Gracia y Cuevas (Catalunya), kanporatu zituzten Oncina etxekoen aldetik eta Sanrromán eta Tati Garmendia donostiarren aldetik.
Markagailua bost minuturo: 2-3, 4-3, 8-7, 11-8, 14-11, 18-14 (atsedena), 22-15, 26-17, 32-20, 36-24, 38-26 eta 41-29 (amaiera).
Infantilak: Bera Bera - Leizaran 13-8
Kadeteak: Leizaran - Bera Bera 18-14
Jubenilak: Leizaran - Bera Bera 28-21
2garren maila: Bera Bera - Kukullaga 20-26
Infantiletan María Acuña atezaina eta Olatz Ramón pibotea lehenengo aldiz Euskadiko deialdi batean sartzen direla izan da, igande honetan, urriak 28, Ermuan egin dute kontzentrazioan. Animo eta segi horrela.
Kadetetan Ainara Luque ezker albokoa eta jubeniletan María Gracia erdilaria azaroaren 2tik 4ra dute kontzentrazioa Gasteizen eta Orion, hurrenez hurren.
Bihar urriak 30, asteartea, BM Saguntoren europako txapelketako konpromisoak direla eta, Akaba Bera Berak valentziar lurraldetan jokatuko du aurreratutako jardunaldian arratsaldeko 19:00tan. Akabak, europako bi partidak etxean jokatzen dituenez, azaroaren 9an eta 11n, larunbata honetan atsedena du.
Beste jardunaldi zaila eta konplikatua daukana Akaba Bera Berak estatuko historiako talde onenaren aurrean, BM Sagunto. Cristina Mayok zuzendutakoak eskarmendu handiko jokalariak dira, ez bakarrik estatu mailan internazional esparruan ere, baizik. Figuraz osatutako taldea Cementos La Unionekin lidergoa konpartitzen du.
Bere hasierako zazpikoa luxuzkoa da, non, guztiak nor bere herrialdearekin internazionalak dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Macarena Aguilar erdilari gaztea, eskubi alboko Barbosa portugaldarra, atezainak Lopez eta Beck norvegiarra, piboteak Veronica Cuadrado eta Maren Villabo norvegiarra eta izen berriak, Isabel Ortuño eskubi alboko ezkertiarra eta Danilovic ezker alboko alemanian nazionalizatutako serbiarra.
Oso talde peto-petoa eta garaiera handikoa. Joku azakarra egiten dute eta bederatzi metroetatik golak sartzeko gaitasun handia dutenez, defentsari alboko zonaldetan sakontasunez jokatzera behartzen dute, beraz, Akabako jokalariei defentsako lanetan laguntza handiak egitera eskatuko die eta aldi berean, piboteei arreta galdu gabe oso garaiak baitira. Baina, baita egaleko jokalariak, golegile onak direnez, ezin dira ahaztu ere.