Urriaren 13an, larunbata, Akaba Bera Beraren hurrengo jardunaldia dago. Oraingo honetan Mar Alicante du aurkari arratsaldeko 19:00tan Bidebieta kiroldegian. Bederatzigarren postuan sailkatutako taldea, hiru puntu besterik ez ditu lortu, Canariar Uhartetako Rocasari doi-doi irabazitakoak eta P. Paraiso igo berriaren aurkako berdinketari esker.
Taulan erditik gora burrukatzeko helburuarekin egindako taldea, ia plantila osoa zein teknikariak berritu ditu. Entrenatzaile ez ezik, bederatzi jokalari berri iritsi dira Mar Alicantera aurten. Aldaketa ugariren eraginez txapelketaren hasiera nahiko kaskar egin dute, espero zena baino okerrago. Beraz, irabazteko beharra eta dituzten jokalarien kalitateaz oso aurkari arriskutsua suerta daiteke larunbatean.
Fitxaketa berrien artean Llanos Trigueros atezain ezaguna dago Bidebietako ikusleentzat, Donostiara bueltatzen dela iazko denboraldia gurekin igaro ondoren.
St Otmar St Gallen Kluba, Akaba Bera Bera taldearen hurrengo arerioa Europako Errekopan, esperientzia handikoa da europar lehiaketetan, bere 11 partaidetzak horren froga direlarik. Lorpen handienak Europako Errekopan final zortzirenetara heltzearekin izan ditu, 96/97 eta 97/98 denboraldietan hain zuzen. Lehiaketan izandako azken agerpena orain dela bi denboraldi eman zen, 05/06-ean, bigarren errondan kanporatu zuelarik Haukar islandiar taldeak, 45/70 emaitza orokorrarekin. Azken bi partida hauek Islandiak jokatu izanak, itxaropenak ematen digu Bera Bera taldearen proposamenak onartze aldera, alegia, bi partidak Donostian jokatzearena.
St Otmar St Gallen taldea, jokatutako bost partidetatik lau irabazi ondoren, bigarren dago suizako ligan zortzi punturekin. LC Brülh taldearen atzean kokatzen da, talde ezaguna Akaba-rentzat, arerio izan baitzuen iazko lehiaketaren hamaseirenetan. Bi ekipo suitzarren arteko ligako azken enkontruan, irailaren 29an emandakoa, LC Brüll justu-justu, 22-23, gailendu zitzaion St Gallen-i.
Akaba Bera Bera-ren hurrengo arerioaren jokalari aipagarrienen artean ditugu Monika Simova, ezker hegalekoa eta jaurtitzaile arriskutsua, Josipa Bundovic pibotea eta Elena Frikart zentrala.
Esme Lopez, Tati Garmendia eta Patri Pinedo espainiako selekzioko deia jaso dute, datorren astean Holandan jokatuko den 6 Nazioko Torneoan parte hartzeko. Oraingoz urriaren 14an, igandea, Madrilen egon beharko dute, Jorge Dueñas bilbotarraren selekzionatzaile berriaren esanetara.
Suitzar taldea izango da 1/16ko Europako Errekopako kanporaketaren aurkaria. Lehenengo partida, azaroaren 4an, Donostian jokatuko da eta bigarrena kanpoan, azaroaren 11an. Hala ere, Akaba Bera Berak saiatuko da bi partidak etxean jokatzen, eta horretarako harremanetan jarriko da lehen bait lehen suitzarrrekin.
Aurrez, ez da aurkari zaila, herrialde hartako konpetizioa ez duelako hemengoaren maila. Hala ere, talde honek bereziki, eskarmendu handia du Europako txapelketetan, ia urtero parte hartzen baitu. 96-97 denboraldian, Donostian jokatu zuten Errekopako kanporaketa eta Bera Berak irabazi zuen (orduan Corteblanco Bidebieta)
Akaba Bera Berak ez zuen eduki arazo handirik partida bere alde erabakitzeko eta bi puntuak etxera ekartzeko. 5:1 eta 6:0 defentsa sistemak konbinatuz, laguntzak eta baskulazio onak eginez, etxeko taldeak arazo handiak eduki zituen Johana Bouveretek babestutako atera iristeko, %50eko efektibitatea eduki zuelarik. Honek, baloi asko berreskuratzeko aukera eman zuen eta kontraerasoko jokoa egin.
Eraso posizionalean, nahiz eta ekintzak ez oso sakonak izan, Akabako jokalariek sartzeko lekuak erraz lortu zituzten.
Orain, talde osoaren ardura Europako Txapelketako 1/16 kanporaketako aurkaria ezagutzea da. Bihar asteartea, urriak 9, eguerdian egingo da Europako Errekopako zozketa Europako Federazioko egoitzan.
Farho Gijón: Álvarez, Sakada (1), Lozano (4), Fernándes (7,2p), Pavel (5, 2p), Rald (1), Martínez (1) -hasierako taldea-, Temprano, González, Porteiro, Agelles, Pulido (2) eta Rodríguez.
Akaba Bera Bera: Bouveret, Tati (6, 2p), Esme López (5), Agirre (5), Ziarsolo, Pinedo (3), Sanrromán (4) -hasierako taldea-, Aisa, Rubio, Petrinja (1), Mínguez, Krnic (1), Puche eta Valverde (2).
Epaileak: Bustamante eta Paskualena (Navarra), Farhotik kaleratuak: Lozano (2, Akabaren aldetik: Pinedo (2), Agirre eta Krnic (2)
Markagailua bost minuturo: 0-3, 1-4, 3-5, 3-8, 5-10, 7-13 (atsedena), 10-16, 12-17, 14-19, 17-21, 20-23 eta 21-27 (amaiera).