Bihar, 11:45etan Akaba Bera Berak Rostov-Don talde errusiarraren kontra jokatuko du EHF Kopako hamaseirenen joaneko partida. Partida ETB-1eko kameren bitartez ikusgai izango da, eta oso inportantea da donostiarrentzako partida hau, saiatuko direlako gol diferentzia garrantzitsua izanez etorriko partidarako, Rostoven.
Partida hauetan gertatzen den bezala, kontrako taldea oso ezezaguna da Akabarentzat, eta zailtasun hori gainditu behar izango du.
Dena den, taldeak badaki jokalari errusiarrei buruzko detaile batzuk. Halaber, handiak dira jokalariak, 6-0 estu estuan defendatzen dute, eta jaurtitzaile indartsuak baditu, lateraletatik erraz jaurtitzen dutenek.
Bestalde, Akaba Bera Beran Esme López da lesionaturik dagoen bakarra, eta ilusio osoz ekingo dio partida honi, azken astean ligan lortutako bi garaipeni esker.
Bere jokurik onena azaldu gabe, baina Akaba Bera Berak 27 eta 25 irabazi egin dio Kanaria Handiko RoCasari. Joku oneko 15 minutukin nahikoa izan zuten donostiarrek garaipena lortzeko.
Kanpokoen alde hasi zen partida, 2 eta 6ko abantaila lortu zutela; horrek behartu egin zion Reyes Karreresi hutsartea eskatzera. Joku eten honetatik aurrera Akabakoek bere minutu onenak eman zituzten, eta jokuari bizitazun gehiago emanez lortu zuten kontraerasoak antolatzea eta atsedenaldirako diferentzia 15 eta 10ekoa zen.
Bigarren zatiko hasieran abantaila 19 eta 11ra zabaldu zen, baina momentu horretan desagertu zen etxeko taldea, eta irletakoek pixkanaka pixkanaka diferentziak murriztu egin zituzten. RoCasak hiru goletara jartzea lortu zuen, baina donostiarrek ondo aprobetxatu zueten lortutako diferentzia eta bi puntu gehiago lortu zuten, sailkapeneko goiko postuetara bueltatuz.
Superliga ABFko aurreratuko zazpigarren jardunaldian Akaba Bera Berak sailkapeneko behin-behineko hirugarren postua eskuratu ahal izango du, Kanariaseko Ro’Casari irabazi ezkero.
Sagunton garaipen distiratsua lortu ondoren, etxean bermatu egin behar dituzte bihar kanpoan lortutakoa, eta arerio ezinhobea ematen du ligako sailkapenean azekenekoa dena, Ro’Casa Remudas, sei partidatan garaipenik ez duela lortu. Momentu honetan Akaba, ordea, seigarrena da, eta podiotik puntu bakarretara.
Nahiz eta sailkapenak honela dio, Kanaria Handiko taldea ez da txantxetakoa izango, kategorian betikoenetakoa da eta denboraldi honetarako talde polita osatu duelako, gorago egoteko. Dena dela, irletakoak emaitza kazkarrak jaso dituzte, eta bere entrenatzailea, Yubal Moreno, kili kolo dabil ikusleen esanetan.
Reyes Karreresek zuzentzen duen taldean, ordea, aldekoa da giroa, erdietsitutako emaitzetaz aparte, jokoa gero eta hobea da, bereziki defentsa, sendo azaldu bait dira zentzu honetan azkeneko partidetan.
Partida hau asteazken honetan izango da hurrengo larunbatetan EHF Kopako hamaseirenak jokatuko dituelako Bera Berak Errusiako HC Rostov-Don taldearen kontra. Kanporaketa honen lehenbiziko partida hurrengo larubatean izango da, Azaroak 1, 11;45etan, Bidebietako Kiroldegian.
Jokin Agirre, Euskadiko gazte mailako nesken entrenatzaileak, Bera Bera taldearen lau jokalari deitu du Azaroak 1ean eta 2an Gasteizen izango den bilketarako.
Ekitaldi honetarako hautatako jokalariak Nagore Arizaga, Ane Herrero, Elisa Leal eta Ainara Luque izan dira.
Lan nekaezina egin behar izan zuen Akaba Bera Berak Parc Sagunti irabazteko, 28 eta 30. Donostiarrek izugarri ondo aritu ziren defentsan eta horrela lortu egin zuten hasieran etxekoek hartu zuten diferentzia gainditzea. Bigarren zatian azaldutako jokoa oso ona izan zen, eta horren ondorioz bi puntu garrantzitsu lortu zituen Akabak, eta sailkapeneko goiko postuetan mantentzen da.
Garaipen honekin Reyes Karrerenek gainditu egin dute sailkapenean valentziarrak, eta hurrengo asteazkenean aurrerapauso inportantea eman nahi dute bere progresioan, Ro’Casa taldearen bisita jasotzen, ligan azkeneko postuan dagoena, eta Bidebietan egongo direla arratsaldeko 7tatik aurrera.
Superliga ABFko asteburu honetan izan duen arrakasta jarraipena izan du harrobiko talde guztien artea, bostok emaitza onak lortu baitituzte, sekzio osoan inork ez zuelako porrota jaso.
Bigarren Preferente kategoriako taldeak berdindu egin zuen Leizaranen kontra, 18na, ligako estreinaldian, azkeneko minutuetan bi goleko diferentzia gaindituz. Bstalde, gazte mailako taldeek sendo azaldu dira aste honetan, lehenengoak Eibarko J.D. Amaña 37 eta 21 irabazi egin zuen, sailkapeneko buruan segitzeko; bere aldetik, Bera Bera Txikik bere lehenengo garaipena lortu zuen ligan, eta La Salle Legazpiri 17 eta 13 irabazi egin zion.
Beste hainbeste egin zuen kadeteak Pulpo B taldearen kontra, 7 eta 15 irabazten, jokatutako hiru jardunaldietan hiru garaipen lortu du. Askoz sendoago azaldu zen infantil mailako taldea, Ereintza C taldeari errez irabazi egin ziola, 3 eta 29.