Atzo ehun partidak gainditu zituen Akaba Bera Berako jokalaria den Tati Garmendiak, eta gora joango da hurrengo egunetan, Macedonia 08 Europako Txapelketan ari delako.
Errumaniaren kontra 18 eta 26 irabazitako partidan donostiarrak 100 partida bete zituen Espainiako selekzioarekin, eta gainera gol bat lortu zuen.
Hori dela eta, konzentrazioan afaltzen ari zirenean, bere taldekideek opari batzuk egin zizkioten, giro hunkigarri eta alaia sortuz.
Atzo, Danimarkaren kontra jasotako porrotan Garmendiak 101 partida jokatu zuen Jorge Dueñasek orain zuzentzen duen taldearekin.
Gaur hasiko da Europako txapelketa Macedonian diren Akaba Bera Berako hiru jokalarientzat. Espainiako selekzioan Tati Garmendia Noruegaren kontra jokatuko du (19:15etan, Teledeporten grabatutakoa 0:15etan). 34 urteko lehenengo lerroko jokalariak ilusio osoz ekingo dio Europako txapelketa berri honi, esta espero du taldeari laguntzea aurreko Suedia 06an lortutako bederatzigarren postua gainditzeko. Espainiako selekzioan azken orduko berria izan da Saguntoko Nuria Benzalen deialdia, lesionaturiko Itakoko Nerea Penaren ordez.
Txapelduna denaren kontra, Noruega, izango du bere partida Espainia, B multzoan, eta bestelako taldeak Portugal eta Ukrania dira multzoa osatzeko.
Bestalde, gaur ere hasiko dute bere partehartze Frantziako taldearekin diren Bera Berako jokalariak, Raph Tervel eta Alexandra Lacrabère, Danimarkaren kontra 20:15etan. Espainiako selekzioari gertatzen zaion bezala, oso partida zaila daukate frantziarrek hasteko, betidanik talde boteretsuak eta kalitate handikoak badira nesken eskubaloi nordikoak.
Izugarri berritu egin da talde frantziarra Pekineko Joku Olinpikoetatik bueltan, ziklo olinpiko berri bat hasi dutelako, eta saiatuko dira Pekinen egindako partehartze ona, bostgarrenak errepikatzen, eta Suedian lortutako brontzezko domina gainditzen. Talde frantziarran Raph Tervel kapitaina da, eta berarekin batera Alexandra Lacrabèrek donostiarren deitutakoen taldea osatzen du.
Frantzia A multzoan dago sartuta, Danimarka, Hungaria eta Errusiarekin batera. Lehenbiziko erronda gaindituta, Espainiako eta Frantziako multzoak gurutzatuko dira. Beraz, posible izango da Bera Berako jokalarien arteko partida izatea.
Gero eta berri hobeak dira Akaba Bera Bera eskubaloi taldearentzat, bere bigarren entrenatzailea eta kirol psikologoa den Amaia Ramirez konbokaturik izan da Junior mailako selekzioaren delegatua izateko. Asteburu honetan Braila-n (Errumania) izango da taldearekin.
Honela, Ramirez sartu da Sagrario Santanak zuzentzen duen taldean, eta bertan elkartuko da Kattalin Olasagasti pibote andoaindarrarekin, Bera Berako jokalaria, txapelketan ere egongo dela.
Bihar, ostirala 28, Espainiako Junior selekzioak Poloniaren kontra jokatuko du, eta larunbatean Frantzia izango du arerio. Igandean, bertako taldearen kontra, Errumania, bukatutzat emango du “Abenduaren lehenengoa” deitutako torneoa.
Joan den astean Akaba Bera Berak jakin zuen Donostian izango dela VIII ABF Kopa, eta berehala jarri da martxan taldea antolakuntza aurrera eramateko. Horren barne ordutegi fijoak jarri ditu jadanik.
Abenduak 19an jarriko da martxan senior kategorian, arratsaldeko 18:00etan, Bidebietako Kiroldegian, lehenengo finalerdiarekin, Itxako Reyno de Navarra eta Parc Sagunt aurrez aurre izango diren partidan. Gero, 20:00etan, etxekoak izango dira ligako txapeldunaren kontra, Prosolia Gaviota Elda.
Abenduak 20an, txapelketako azkeneko egunean, egun osoan eskubaloiko partidak egongo dira Bidebietan, “Minikoparen” finalak barne. Txapelketa berezi honetan, lehenbiziko aldiz garatuko dena, ABF Kopan izango diren taldeen gazte mailako ekipoak izango dira. Jardunaldi hau bukatzeko ABF Kopako finalerdietan galtzaileek borrokatuko dute hirugarren postua lortzeko arratsaldeko 17:00etan, eta irabazleek finala jokatuko dute arratsaldeko 19:00etan.
Talde donostiarrak jarri ditu sarreren prezioak txapelketa honetarako. ABF Kopa osorako abonua (lau partida) 20 eurokoa izango da; jardunaldi bakoitzeko abonua (bi partida) 12 eurokoa. Partida bakarra ikusteko (beti jardunaldi bakoitzeko bigarren partida) sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da.
ABF Kopako zortzigarren edizioarekin batera, lehenbiziko aldiz, estatuko nesken eskubaloi talde indartsuenetako gazte mailako taldeak aurrez aurre egongo dira Bidebietan 19 eta 20an izango den txapelketa batetan.
Akaba Bera Berak gero eta detaile gehiago ematen ditu ABF Kopari buruz, duela gutzi antolatzeko ardura hartu ondoren, eta donostiarren aparte joan den denboraldiko lehenbiziko hiruak egongo dira, Elda, Itxako eta Parc Sagunt.
Azkenean Abenduko 19 eta 20an izango da txapelketa, eta lehenengo egunean Akaba Bera Berak Elda izango du arerio, eta bigarren finalerdian Itxako eta Parc Sagunt izango dira. Hurrengo egunean galtzaileek hirugarren eta laugarren posturako jokatuko dute, eta garaileak finalean izango dira.
Antolatzeko ardura hartu eta berehala, Bera Berak martxan jarri du "Minikopa ABF", non elkartutko dira lau talde nagusienetako gazte malako taldeak. Honela, ikusleek ezagutuko dituzte Espainiako talderik indartsuenetako harrobiak, nagusienetako partidak errepikatuz, baina gazte mailan, hau da 1991 eta 1992an jaiotako jokalariekin.
Parte hartuko duten taldeen artean oso ondo hartu dute ideia hau, formazio kategoriak promozionatzeko, eta talde guztiek jadanik konfirmatu egin dute beren etorrera.
Gainera, eta beti ordutegi finalak kontutan izanik, Akaba Bera Berak saiatuko da ordu libreak behe kategorietako taldeekin betetzen, kadete eta infantilak, eta inguruko zaletuek eskubaloiko sesio jarraitua izango dute.