ABF Kopako zortzigarren edizioarekin batera, lehenbiziko aldiz, estatuko nesken eskubaloi talde indartsuenetako gazte mailako taldeak aurrez aurre egongo dira Bidebietan 19 eta 20an izango den txapelketa batetan.
Akaba Bera Berak gero eta detaile gehiago ematen ditu ABF Kopari buruz, duela gutzi antolatzeko ardura hartu ondoren, eta donostiarren aparte joan den denboraldiko lehenbiziko hiruak egongo dira, Elda, Itxako eta Parc Sagunt.
Azkenean Abenduko 19 eta 20an izango da txapelketa, eta lehenengo egunean Akaba Bera Berak Elda izango du arerio, eta bigarren finalerdian Itxako eta Parc Sagunt izango dira. Hurrengo egunean galtzaileek hirugarren eta laugarren posturako jokatuko dute, eta garaileak finalean izango dira.
Antolatzeko ardura hartu eta berehala, Bera Berak martxan jarri du "Minikopa ABF", non elkartutko dira lau talde nagusienetako gazte malako taldeak. Honela, ikusleek ezagutuko dituzte Espainiako talderik indartsuenetako harrobiak, nagusienetako partidak errepikatuz, baina gazte mailan, hau da 1991 eta 1992an jaiotako jokalariekin.
Parte hartuko duten taldeen artean oso ondo hartu dute ideia hau, formazio kategoriak promozionatzeko, eta talde guztiek jadanik konfirmatu egin dute beren etorrera.
Gainera, eta beti ordutegi finalak kontutan izanik, Akaba Bera Berak saiatuko da ordu libreak behe kategorietako taldeekin betetzen, kadete eta infantilak, eta inguruko zaletuek eskubaloiko sesio jarraitua izango dute.
Akaba Bera Berako jokalariak diren Tati Garmendiak (Espainiakin); Raph Tervelek eta Alexandra Lacrabèrek (Frantziakin), Suediak irabazi egin duen Ile France txapelketan hartu dute parte.
Jorge Dueñasek zuzentzen duen taldean Tati Garmendiak hiru gol sartu ditu, hiruak zazpi metroetatik eta Portugalen kontra. Ez ditu minutu asko izan donostiarrak Macedonia 08 Europako Txapelketarako prestakuntza torneo honetan. Espainia bigarrena izan da Frantzia (25-26) eta Portugal (25-23) gaindituz, eta Suediaren kontra 23 eta 24 galdu ondoren.
Minutu gehiago izan dute, ordea, Raph Tervel eta Alexandra Lacrabère Frantziako selekzioarekin. Taldeko kapitaina den Tervelek oinarrizko jokalaria izan da bai defentsan eta baita erasoan ere, eta hiru partidatan hiru gol sartu ditu. Bestalde, Lacrabèrek ez du sorte handirik izan bere jaurtiketetan eta hiru gol ere sartu ditu hiru partidatan. Talde frantziarrak ezusteko berdinketa izan zuen Portugalen kontra, 28na, eta Espainia eta Suediaren kontra gol bakar batengatik galdu egin zuen.
Gabonetarako opari ederra emango dio Akaba Bera Berak bere zaletuei, ematen zuenean nesken Eskubaloi txapelketa ofizial guztiak etendurik egongo zirela, jakinarazi du talde donostiarrak “VIII ABF Kopa” antolatuko duela Bidebietako Kiroldegian. Donostiarrekin batera, ligako lehenengo hiruak, Itxako, Elda eta Parc Sagunt izango dira parte hartuko dutenak. Data definitiboak konfirmatu gabe dira oraindik, baina printzipioz aipatutakoak izan dira Abenduak 20 eta 21a, baina oraindik modifikatu daitezke, beti asteburu berean izanda.
Abenduak 2 eta 14 bitarte Macedonian izango den Europako Txapelketa behin bukatuta hauxe izango da lehenbiziko lehiaketa ofiziala. Bigarren aldiz antolakuntzaren ardura hartuko du Akaba Bera Berak, 2002an Donostian izan bait zen txapelketa, Osito L’Eliana garaile izan zela.
Torneo hau antolatuz, Akaba Bera Berak beste pauso bat eman du goi mailako eskubaloiaren alde, eta saiakera inportantea egiten jarraitzen du txapeleketa inportanteenak etxera erakartzen. Gogora dezagun joan den denboraldian Espainiako Superkopa antolatu egin zuen, eta gainera garailea izan zen.
Ligan helburuak bete ditzaten azalduz, Akaba Bera Berak 2008 urteari agur esan dio lehiaketa ofizialean, eta hori egin du Alcobendasi 26 eta 31 irabazi ondoren, eta sailkapeneko bostgarren postua erdietsiz aurreneko aurkarien kontra jokatu ondoren.
Bederatzi jardunaldi jokatu direnean, donostiarrak Europan aritzeko postuetan mantentzen dira, eta Macedonia 08 selekzioen txapelketarengatik etenaldiari goipostuetan ekingo diote.
Alcobendasen kontra bere gaitasuna azaldu dute Reyes Karreresenek, eta etxekoei merezimendu osoz irabazi egin diete.
PARTIDAREN DATUAK:
Emaitza: 26-31 (12-15)
BM Alcobendas: Castellanos eta Sanjurjo (atezainak), Arderius (3), Anti (1), De la Cruz (1), Ciurea (3), Papak (2), María (3), Sánchez (5), Basic (7), Rodrigo (1), Ferrer, de la Cueva eta Álvarez.
Akaba Bera Bera: Bouveret y Aisa (atezainak), Rubio (7), Olasagasti, Valverde (5), Pinedo (4), Garmendia (5), Tervel (1), Altuna, Agirre (1), Ziarsolo (5), Goudjo (1), Sanromán eta Lacrabère (2).
Epaileak: Ballano Dueñas (Catalunya) eta Belloso Pérez (Nafarroa), 2 minutu zigortu egin zuten Anti, De la Cueva, De la Cruz, Papak (2) eta María Alcobendasen; eta a Rubio, Pinedo, Tervel, Bouveret, Lacrabère eta Goudjo (2) Akaba Bera Beran.
Partzialak 5 minuturo: 0-2, 2-5, 4-7, 8-8, 10-11, 12-15 (atsedenaldia); 13-17, 15-19, 17-21, 19-23, 22-27, 26-31
Abenduan Macedonian izango den Europako Txapelketarako selekzioen topaketek behartuko dute aste honetan urteko ligako azkeneko partida izatera, bederatzigarrena dena, eta Akaba Bera Berak leihaketan berria den Balonmano Alcobendasi bisita emango dio.
Entrenatzailea, presidentea eta zuzendari teknikoa den Luis Carlos Torrescusak zuzentzen duen taldea onena da berreen artean, hamargarren postuan bait da, bost puntukin. Madrildarrek bi garaipen lortu dute kategoria mantentzeko arerio zuzenenen kontra, Ro’Casa eta Zuazo, eta berdinketa lortu zuten Vicar Goyaren aurka. Bestalde, Cementos Ribarroja, Parc Sagunt, Molly Cleba, Feve Gijón eta lidergoan den Itxakoren kontra galdu egin dute.
Alcobendas talde gaztea badauka, baina maila onekoa. Esate baterako, Merche Castellanos atezaina Jorge Dueñasen deia jaso zuen Espainiako selekzioarekin egoteko, eta bere bost taldekide selekzio juniorrean badira.
EHF Kopatik kanpo geratzerakoan jasotako kolpe ederra satén den ehinean, Akaba Bera Berak liga txapelketaren etenaldira 12 punturekin iritsi nahi du, eta horretarako garaipena behar du. Honela lortuko du bi hilabete hauetan lehenbizikoen hurbil egotea, eta hirugarren postutatik garaipen bakarrara egotea.
Madrildarren aurkako partidarako Reyes Karrere taldea osoa izango du prest, Esme López izan ezezik, baina kasu honetan gero eta lan gogorragoa egiten ari da fisikoki ligamentuetan izandako lesioa sendatzeko, eta ilusio osoz lan egiten du taldeari laguntzeko urtarrilean berriro hasiko den txapelketarako.
Erreka Laranja
Partida honetarako aurten sortutako taldeari animatzeko laguntaldea, Erreka Laranja, bere lehenbiziko bidaia antolatu egin du. Akaba Bera Berako 30 lagun baino gehiagok erakutsiko du bere kamiseta laranja Severo Ochoako harmailetan, eta nekaezinak izango dira Reyesen taldea animatzen. Horretarako, goizeko 7:30etan aterako dira Madrileruntz, eta partida bukatzerakoan berriro bueltatuko dira Donostiara.
PARTIDAREN DATUAK:
Superliga ABF. 9. Jardunaldia
Balonmano Alcobendas – Akaba Bera Bera
2008-11-15. 20:00tan.
Polideportivo Municipal Severo Ochoa
Epaileak:
Ballano Dueñas (Catalunya) eta Belloso Pérez (Nafarroa).