Erregina Kopako zozketaren oihartzunak oraindik entzuten direnean partida garrantzitsua dauka Akaba Bera Berak Bidebietan, bihar 19:00etatik aurrera, Mar Alicanteren kontra, ligako laugarren postutik bota nahi duen taldea.
Gran Monovar Ecociudad taldearen kontra Erregina Kopan izango du arerio Akabak, Monovarren bertan izango den apirilak 1etitk 5era txapelketan. Baina orain, ilusio osoz prestatu egin du talde donostiarrak Mar Alicanteren kontrako partida, urrian Alacanten bertan lortutako garaipena errepikatzeko asmoz. Partida hartan Bera Berak 25 eta 26 gainditu egin zuen etxeko taldea.
Bi taldeak hurrengo denboraldirako Europan egoteko faboritoenen artean daude, eta maila handiko jokalariak badituzte. Alacanteko taldean, Maru Sánchez beteranoaz gain, Akaban izandako Llanos Triguero izango dira atea zaintzen, eta horietaz gain, Isabel Ortuño, beso ezkerti boteretsua, eta domina lortutako Beatriz Fernández eta Carmen Martín jokalari gazteak dira.
Talde indartsu honi aurre egiteko, Akaba Bera Berak bere joku bizia azaltzen saiatuko da; horretarako oso inportantea izango da defentsa oso ona lantzea, horrela transizio azkarrak egiteko. Joko honek oso partida erakargarriak ematen ditu.
Aste hau benetan ona izan da Akaba Bera Bera talderako, Erregina Kopako zozketaren emaitzaz aparte, gaur jakin baitu Eider Rubio konbokaturik izan dela Espainiako selekzioarekin, Holandaren kontra jokatzeko.
Honela, lateral donostiarra Matxalenekin Ziarsolokin egongo da deialdi honetan.
Baina Bera Bera taldeko jokalariek egindako lan ezinhobeak ez du Jorge Dueñasen arreta deitu, Frantziako selekzioan Amelié Goudjo ere izango delako. Bertan Raph Tervel eta Alexandra Lacrabèrekin batera izango da. Horietaz aparte, Kattalin Olasagasti eta Ane Herrero, hau lehendabiziko aldiz, junior mailako selekzioan izango dira, Sagrario Santanak deitutakoak. Gainera, Nagore Arizaga Gazte Mailako selekzioan ere izango da.
Itxako eta Parc Saguntek izango dituzten Europako partidak behartu dituzte Akaba Bera Bera ABF ligako 18. eta 19. jardunaldiak astean zehar jokatzera.
Martxoak 12an, osteguna, Bera Berak Itxako liderrari bisita emango dio Lizarran, eta Martxoak 18an Parc Sagunt Bidebietan izango da.
Beraz, 12 egun izango ditu talde donostiarrak Nafartarren aurkako partida prestatzeko, kontutan izanik hurrengo astean ez dagoela ligarik selekzioaren lagunarteko partidengatik, eta hurrengo asteburuan EHF Kopako final laurdenetako partida izango duelako Randers daniarren kontra. Arrazoi horrengatik Lizarrakoek eskatu zuten 12an jokatzekoa, eta gipuzkoarrek baiezkoa eman zuten.
Gauza bera gertatzen da hurrengo astean, Parc Sagunt taldearen kontra, Europako Errekopako final laurdenetan sarturik dagoela, Gjerpen norvegiarren kontra. Hau del aeta, valentziarrak eta gipuzkoarrak adostu egin dute partida martxoak 18an izatea, arratsaldeko 7retan, Bidebietan.
Jorge Dueñasek Matxalen Ziarsolo Akaba Bera Bera taldeko hegalekoa deitu egin du Espainiako selekzioan Holandaren aurka izango dituen laguntasuneko partidetarako.
Gaur ezagutu egin du jokalari ermuarrak berria, eta Parc Sagunteko Noelia Oncina jokalariaren ordez joango da selekziora. Martxoak bian Madriden egongo da Matxalen taldekoekin elkartzeko, eta 8ra arte bilduta egongo dira. Honela, Akaba Bera Bera ordezkaria mantenduko da selekzioan, eta Ziarsolok 5 alditan jadanik izan da selekzioarekin.
Honela, bere lanari saria jaso du Bera Berako hegalekoak, benetan trebea, bizia eta beti kontraerasorako prest dagoena, eta gainera portzentai oso onak betetzen jaurtiketetan.
Helduen selekzioaz aparte, formazio mailako selekzioetan ere badira Bera Berako ordezkariak, Kattalin Olasagasti juniorrarekin joango delako, eta Nagore Ariaga gazte mailako taldearekin.
Itxura ona eman du Akaba Bera Berak Eldan, non aurre egin dio ligako bigarrenari, baina azken minutuetan bere akatsak ordaindu egin zituen eta 29 eta 24 galdu egin zuen Prosolia Gaviota Elda taldearen kontra.
Alacanera abiatu ziren donostiarrak lau partida irabazitako aldiari jarraipena emateko asmoz, eta hori nabarmen nabaritu zen taldeak erakutsitako jokoan, 20 minutu jokaturik zirenean aurretik bait zen markagailuan.
Donostiarren jokoa bizia zen, ezkerreko hegaletik golak lortzen, eta kanpotik Patri Pinedok jaurtiketa onak burutzen zituen. Momentu horretan Diana Boxek zelairatu zuen Susi Fraile gipuzkoarra, eta Eldak aberastu egin zuen bere jokoa, bai kanpotik egindako jaurtiketetan, eta pibotearekin jokuan ere. Atsedenaldian partida berdindurik zegoen, 11-12 eta biok bazekiten bigarren zatian erabakiko zela.
Jarraipenean Elda aldetik oso ondo aritu ziren Fraile eta Ilic lateral, ondo defenditutako Soiten golegile lanak bete zituztela.
Bera Beran Lacrabère lateralak golak lortzen aritu zen Pinedo eta hegalekoekin batera, eta 11 minutu falta zirenean partida bukatzeko, emaitza 22-21ekoa zen.
Hortik aurrera donostiarren jokoa ona izan zen ere, baina azkeneko jaurtiketetan akatsak egin dituzte, eta Elejaga atezainak egindako lanarekin batera, Eldakoen alde joan dira bi puntuak.
Porrota honetaz gain, ligako goipostuetan ari direnen emaitzak ez dira batere onak izan Bera Berakoentzat, eta bostgarrenak dira sailkapenean, bigarren postutik lau puntutara, hirugarreneko hirutara, eta laugarreneko bi puntutara. Guzti honek garrantzi gehiago emango dio aste honetako partidari, larunbatean Bidebietan 19:00tan Mar Alicanteren kontra, garaipena lortu behar dutelako laugarren postua lortzeko.