Etxeko partidetan nabarmena izan da Erreka Laranja laguntaldearen presentzia, eta kanpokoetan taldearen lagun bat edo beste egon da taldea laguntzen bere kabuz.
Beraz, larunbat honetan izango da Erreka Laranjak antolatutako lehenbiziko bidaia, eta horretarako autobus bat alokatu dute herri madrildarrara joateko. Goizeko 17:30etan aterako da autobusa Bidebietako Kiroldegitik, eta egurdialdean egongo da Alcobendasen; partida 20:00etan izango da, eta bukatzerakoan bueltan izango dira laguntaldekoak.
Momentu honetan badira azkeneko lekuak libre, eta bidaiaren prezioa, partidarako sarrera barne, 15 eurokoa izango da bazkideentzako, 10 euro bazkideen semealabentzako, eta 25 eurokoa ez bazkideentzako.
Akaba Bera Bera izan zen Rostov-Don errusiarra baino askoz hobea izan zen EHF Kopako hamaseirenetako itzulerako partidan, baina azkeneko bost minututan bere itxurarik okerrena eman zuen eta txapelketa honetatik kanpo geratu da.
Bidebietan gol bateko diferentzia gainditu behar zuten donostiarrek Rostoven, eta zuzen joan ziren helburu horren bila, eta garaipena erdietsi zuten, 26 eta 27. Dena den, talde errusiarrek Bidebietan 31 eta 32 irabazitako partida nahikoa izan zen gipuzkoarrak zortzirenetatik kanpo uzteko.
Porrot honen ondorioz Akabak den dena eman beharko du liga txapelketan, orain bostgarrena dela, eta helburua badutela podio postuetan bukatzea, aurretik dauden talderen bat edo beste gainditzen.
Larunbat honetan, 20:00tan, Alcobendasen jokatu behar izango du taldea, eta gero ia bi hilabetez eten egingo du ligak, Macedoniako Europarra delako.
Espainiako selekzioaren entrenatzailea den Sagrario Santanak Akaba Bera Berako jokalaria den Kattalin Olasagasti deitu egin du Brailan (Errumania) izango den txapelketan parte hartzeko, Azaroak 28tik 30era.
18 urteko pibote andoaindarrak ohizkoa da kategoria honetako deialdietan, eta Azaroak 23an Aranjuezen (Madril) izango da taldearekin elkartzeko, eta “Abenduko Lehenengoa” Nazioarteko Torneoan parte hartzeko.
Olasagasti da kategoria honetan talde donostiarrak duen ordezkaria, baina bestelako kategorietan ere badira Bera Berako jokalariak.
Honela, Jorge Dueñasek Tati Garmendia deitu egin du Macedonia 08 Europako Txapelketarako senior mailan; bestalde, Nagore Arizaga Gazte Mailako azkeneko deialdian, Irailean, konbokatua izan zen.
Espainiako entrenatzailea den Jorge Dueñasek Akaba Bera Bera taldeko jokalaria den Tati Garmendia deitu egin du Macedonia `08 Europako Txapelketan parte hartzeko.
Alcobendasen kontra jokatu eta gero, Azaroak 17an, Guadalajarara abiatuko da donostiarra kontzentraziora, eta bertan martxan jarriko du taldeak europarrarako prestakuntza, Parisen “Ile France” txapelketan egongo da Azaroak 21etik 23era, prestakuntza finkatzeko.
Berriro Guadalajaran elkartuko dira Skopjera, Macedoniako hiriburua, joan arte, bertan Europako Txapelketan parte hartzeko, Abenduak 3tik aurrera.
Macedonia ´08 txapelketako multzoan, Espainiako selekzioa Noruega, Portugal eta Ukrania izango du aurrez aurre.
EHF Kopako gol bakarrengatik porrotaren oihartzunak entzun daiteke oraindik, baina Akaba Bera Berak ekin behar dio Superliga ABFko zortzigarren jardunaldiari, bihar 20:00etan Molly Cleba leondarren kontra.
Europako txapelketaz aparte, ligan sendo ari da Bera Bera, bi garaipen jarraiturik lortu ondoren sailkapeneko bostgarrren postuan kokatu delako, 10 punturekin aurrekoekin (Mar Alicante eta Feve Gijon) berdindurik, eta Elda (bigarrena) taldearen bi puntutara.
Dena den, Cleba ez da areriorik aproposena Rostoven izango duten partida baino lehenago, momentu honetan zortzigarrenak bait dira ligan, Itxako, Elda eta Saguntorekin galdu ondoren, Mar Alicanterekin berdindu, eta Cementos, Alcobendas eta Ro’casari irabazi eta gero. Gainera, ez da erreza izan donostiarrentzat Leonen irabaztea, joan den denboraldian 24ra berdindu egin zutelako, eta duela bi urte gol batengatik irabaztea lortu zutelako.
Berritu egin da Leongo taldea, Giorgia Marfio eta Scheyla Gris brasildarrekin, Verónica Cuña galiziarrarekin, eta Akaba Bera Beran azkeneko bi denboraldietan izandako Natasa Krnic-ekin. Dena dela, Diego Sotok ezin izango du Mayara Fier lateral brasildarra prest izan, sorbaldan lesionatu egin delako.
Ez da prest egongo ere, baina donostiarren taldean, Alexandra Lacrabére, joan den larunbateko partidan, Rostov-Donen aurka, orkatilan bihurdura bat izan zuela, eta Leonen taldearekin aritzeko ez da egongo, eta kili kolo egongo da Errusian burutuko den kanporaketarako.
Partida erakargarri honetan garaipena lortzekotan, bi taldea bi garaipen jarraiturik badute ere, Akaba Bera Berak berriro hirugarrena izango zen behin behineko sailkapenean, eta larunbatean izango den Mar Alicante eta Feve Gijon arteko partidaren emaitzaren zain egongo dira.
Alacanten izango den partida horren emaitza jakiterakoan, Reyes Karrerenek jokatuta izango dute EHF Kopako 1/16etako itzulerako partida, bertako ordutegian (hemen baino 2 ordu gehiago) 17tan izango dela Rostoven, eta errusiarrek Bidebietan lortu zuten gol bakarreko errenta (31-32) gainditu egin behar dutela.
PARTIDAREN DATUAK:
Superliga ABF (Zortzigarren Jardunaldia)
Molly Cleba – Akaba Bera Bera
San Esteban Udal Kiroldegia (León)
Ordutegia: 20:00
Epaileak: Martín Franco (Castilla y León) eta Monroy Rodríguez (Cantabria).