Bera Bera Eskubaloiak pista madarikatun jokatuko du bihar (19,30etan), Elxeko Carrus udal kiroldegian hain zuzen non Elche Mustang izango du zain, eskubaloi ligako ohorezko mailan asmo nagusienak dituen taldea, alegia.
Izan ere, 2007-08 denboraldian eman zen azken garaipena, Bera Berak 17-28 irabazi baitzuen orduan igo berri zen Elche Mustang taldeari, besteak beste, Matxalen Ziarsoloren sei golei esker.
Handik aurrera, porrotak baino ez dira eman. 2008-09, 09-10 eta 11-12 denboraldietan gol batez galdu zuten donostiarrek -25-24, 28-27 eta 30-29-. Iaz aldea zabaldu zen 27-24, lehenengo zatia oso txarra izan zelarik (15-8). Bederatzi kanporaketa jasan izan zuen Bera Berak –denboraldiko altuena- partida berdintzea lortu zuen bigarren zatian baina ez zuen punturik urratu.
Esther Arrojeria
Gainera, Bera Berak baja garrantzitsua izango du, Vero Cuñarena hain zuzen, ezker belaunean izandako lesioa dela kausa. Esther Arrojeria gazteak galiziarraren lekua hartuko du. Hiru hilabeteetan, Estherrek egoera ezberdinak bizi izan ditu. Usurbilen jokatu zuen iaz –Gipuzkoako jokalaririk onena izendatu zuten-, abuztuan Bera Berarekin aurredenboraldia burutu du, arratsaldeetan Bidebietan entrenatzen da eta Egia Bera Bera senior mailako taldean aritzen da. Orain, berriz, lehenengo taldearekin egingo du bidaia.
Estherrek minutu batzu jokatzeko aukera izan zuen Bidebietan abuztuan Zuazo Barakaldo taldearen aurkako lagunartekoan.
Elxen, kalitatea
Bestetik, Elche Mustang taldeak Lara González golegilea galdu arren, fitxaketa onak egin ditu, alde batetik, Prades entrenatzailea eta bestetik, Llanos Trigueros atezaina eta Marija Popovic pibotea.
Gola egiteko garaian, Ana Isabel Martínez lateralak ardura gehiago hartu du aurten –partidako sei gol daramazki, Porriñon 11 egin zituen- eta, era berean, Popovicek partidako bost gol egin ditu, defentsan zutabe nagusia delarik. Lateralak bizkarrean mina hartu zuen Porriñon eta larunbateko partida gal dezake. Era berean, Mª Carmen Rodríguez laterala zaindu beharko dute 22 gol sartu baititu bost partidatan.
Elche Mustang hirugarrena da sailkapenean, Bera Bera puntu bakar batera du eta Kanarietan bakarrik galdu du BM Rocasa liderraren aurka. Alberto Ballano Dueñas (Cataluña) eta Juan José Belloso (Nafarroa) izango dira biharko epaileak.
Argazkia: Claudia Roperok aterata (Elche-Mustang taldeko facebookean).
Asteburu honetan harrobiko infantil mailako bi taldeak egingo dute debuta, ondorioz, Bera Berari lotuta dauden sei taldeek hasi dituzte denboraldi honetako lehiaketan.
Gainera infantil mailako taldeak izango dira asteburua irekiko dutenak. Bera Bera Egia Bat taldeak Errenterian jokatuko du Ereintza Aguaplasten aurka larunbatean goizeko 11,15etan, Bera Bera Egia Bi taldeak, berriz, Urnietan egingo du debuta Urnieta Guria Kafetegia taldearen aurka goizeko 12etan.
Arratsaldean, Euskal Ligan aritzen diren kadete eta jubenil mailako taldeen txanda izango da. Bera Bera Egia kadete taldeak Ermuan jokatuko du Errotabarriren aurka 18etan eta jubenil taldeak 19,30etan, ohorezko mailako taldea Elxen jokatuko duen ordu berean.
Igandean, goizeko 10etan, Bera Bera Egia kadete taldeak Bidebietan Eibar Eskubaloia hartuko du Gipuzkoako Txapelketaren baitan.
Eta asteburua igande eguardian itxiko da Egia kiroldegian. Bertan, 12,15etan Senior mailako Egia Bera Bera taldeak Atez Ate Usurbil izango du aurrez aurre.
Asteburu luze honetan Bera Bera Eskubaloiko harrobiak jokatu dituen partidan artean Oñatiko Aloña Mendiren aurrean lortu dituen hiru garaipenak dira azpimarragarrienak.
Alde batetik, Zubikoa kiroldegian Egia Bera Berak 24-40 gainditu zituen oñatiarrak senior mailan, Mauge Gezalak zuzentzen duen taldeak jokatutako hiru partidak irabazi ditu.
Bidebietan, partida amaiera bikain bati esker Verónica Valverderen kadete mailako taldeak, Maitane Etxeberriaren gidaritzapean, Aloña Mendiri 22-18 irabazi zion.
Bestetik, Tati Garmendiaren jubenil mailako Bera Bera Egiak 27-7 nagusitu zitzaien oñatiarrei. Senior mailako taldeak bezala, hiru jardunaldietan hiru garaipen.
Azkenik, larunbatean jokatutako partidan, Gipuzkoako txapelketan aritzen den kadete mailako Bera Bera Egia galdu egin zuen (9-15) Consulting Social Alaves taldearen aurka.
Galiziar zentralari egin zioten aurreneko miaketa baten arabera, Vero Cuñak eskuin belauneko barneko lotailua hautsita dauka eta, era berean, mediku txostenak adierazten du lotailu gurutzatua ondo dagoela.
Lesioaren nondik norakoak ostegunean jakingo du Bera Berako jokalariak, izan ere, Vero Cuñari erresonantzia egingo diote Gipuzkoa Poliklinikan. Lasai eta baikor dago galiziarrak lehengo larunbatean hartu zuen mina berak gauzaturiko kontraeraso baten ostean eroriko txarra izan zuelako.
Oso hasiera bikainari esker, jaurtiketa guztiak gola izan direlarik, Bera Bera Eskubaloiak laster abantaila hartu du garai ahulak bizi dituen Mar Alicante taldearen aurrean.
Ia hilabete pasa ostean berriro ere agertu da Bera Bera Bidebietan, Danimarkan Champions bizi ondoren eta Mecalia Atlético Guardés taldearen aurka puntu bat utzita, donostiarrek edozer zalantza uxatu nahi izan dute hasieratik. Abiadura lagun, jaurtiketak guztiak gauzatu dituzte eta 11. minutuan 11-3 aurretik zihoan Bera Bera.
Patricia Elorzak lehenengo gola egin du aurreneko erasoan. Hortik aurrera, minutuak pasatu ahala golak igo dira markagailuara. Arabarra, Altuna, Rubio, Núñez, Ziarsolok ez dute kupidarik izan Tornero atezainarekin, oso azkarra izan dena bi kontraeraso moztera atera denean. Elorza konturatu da eta 32 metrotatik egindako jaurtiketa sarean amaitu da.
Defentsan, Cuña aurreratuta Corbi eta Juarezen jokoa oztopatu du. Baloi bat errekuperatu eta gol sartu ostean egindako eroriko txarra galiziarraren belauna okertu eginda. Gauean begiratu behar zioten Donostiako ospital batean.
Hasiera bikaina ostean, Bera Berak Torres atezainarekin topo egin du. Reyes Carrere Nitsan Dunay, Menéndez, Arizaga, Ederra eta Pinedo sartu ditu. Donostiarrek aise kudeatu dute partida eta Anabel Mateo izan da Mar Alicante taldea beregain hartu duena.
Bigarren zatian 18-7
Nagusitasuna bigarren zatian areagotu egin da. Izan ere, Alicanteri kostatu zaio Zoqbiren egoera frogatzea. Alacanteko jokalariek bi gol baino ez dute sartu bigarren zatiko aurreneko 15 minutuetan eta zazpi gol lortu dituzte zati honetan.
Bestetik, Bera Bera erritmo berberarekin jarraitzen zuen eta kontraeraso batzu gauzatu ez arren, aurkaria bikoiztezn zuen. Partida ezin hobeto bukatu da, Uxue Ezkurdia gaztearen golarekin, hain zuzen. Eli Pinedo ordezkatu du eta segundu gutxi falta zirela gola sartu du bere aurkaria gaindituz.
Bera Bera 35 – Mar Alicante 17
Bera Bera 35 (17 + 18): Yamiley, Altuna (5), Rubio (5, 1p), Cuña (1), Elorza (4), Núñez (1), Ziarsolo (7, 1p) –titularra- Pinedo (5), Dunay (2), Menéndez (1), Ederra (3), Arizaga, Ezkurdia (1) eta Zoqbi (o.a).
Mar Alicante 17 (10 + 7): Tornero, Moreno (2), Corbi (2), Mateo (7), Vicente (2), Juárez y Marín (3) –titularra- González, Alonso, Ayllón, Gayo, Estévez (1), Torres (o.a).
Epaileak: Sergio Rodríguez eta Andrés Rosendo (Galiziarrak)
Kanporatuak: Elorza (2), Ederra eta Menéndez (2) Bera Beratik eta Marín Mar Alicantetik.
Partzialak: 5-1, 10-3, 12-5, 13-6, 16-8, 17-10 –atsedenaldian- 19-10, 21-12, 24-12, 28-14, 31-16 eta 35-17.