Bundesligako txapeldun eta egun liderrak Josean Gasca kiroldegian lorturiko abantailak (15-33) ez du kanporaketa kolokan jartzen baina partidak garrantzia du. Bi mila eserleku baino gehiago dituen Wiedigsburghalle Nordhausen pistan, Elche Mustang taldearen aurkako ibilibideari jarraipena emateko asmoarekin agertuko da Bera Bera. Ikus Bera Bera Elche bideoa
Asteazkenean Bidebietan lorturiko garaipenak Liga bideratuta utzi du baina Europa mailako partida izanik, Bera Bera seriotasunari helduko dio. Egin behar duen bidean sinistuta, joaneko partidan 40 minutuetan egin zuena, intentsitate handiko defentsa Gascan gutxitan erabili ahal izan zen kontraerasoa bermatzeko.
Aurrean, oso talde sendoa, une gozoak bizi dituena, izan ere, Oldenbur laugarren sailkatuari 39 gol sartu zizkion asteazkenean. Donostian defentsa, atezaina, transizio azkarra, kanpoko jaurtiketa eta kontraeraso zitalak erakutsi zituen.
Bera Beraren denboraldi honetako zortzigarren partida Europan izango da biharkoa. Datorren astean selekzioetako deialdiak lau katu utziko ditu Bidebietan, Patri Elorza, Silvia Ederra eta Adriana Castro astelehenean Frakfurtetik Madrilera eta Buenos Airesera joango dira. Ligako hurrengo jardunaldian Bera Berak Valentziara egingo du bidaia Aste Santu aurretik, martxoaren 27an.
Matxalen Ziarsolok norgehiagoka amaitu ostean adierazi zuen “partida honek Bidebietako partida handienetako multzoan egongo da”. Eta arrazoia izango luke kapitainak baldin eta Bera Berak, aurreneko aldiz, liga lortzuz gero.
Zalego finkoa, beti lez bertan; eskubaloia eta kirola gustoko duena Bidebietara interesarekin hurbildu zen eta lurraldeko klubak bikain erantzun zioten Bera Beraren deiari, entrenaldiak utzita donostiarrak animatzera etorri baitziren makina bat.
Jokalariak harrituta “fondoak jende berrikin betetzen hasi zirenean”, izan ere, gazteak –eta helduak ere bai- leku ezberdinetatik etorri ziren, Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Oñati, Elgoibar, Urnieta, Usurbil eta Errenteria, besteak beste, Urola, La Salle, Aloña Mendi, Sanlo, Urnietako, Usurbil eta Ereintza bezalako kluben lanari esker.
Ondorioz, Bidebieta Beteta, jende guztiak barneraturik zuen partida finala baten antzekoa zela eta giro aparta zegoen.
Izan ere, Bidebietan bizi zena asteazkenean, 1996an Kopako finala ekarri zuen gogora, Bera Bera Mar Ositoren aurka galdu zuena edo 2008ko Errekopako final-erdia, Errumaniako Brasov taldearen aurkako lehia.
Eta horrez gain, partida borobila. Zalegoak disfrutatzeko aukera izan zuen eta jokalariak, ohi bezala, ikusgarri. Orain, Alemaniako partida ostean, atsedena eta haizea berritzeko uneak iritsiko dira, nahiz eta erlajatzeko paradarik ez egon, izan ere, Bera Berak denboraldiari amaiera bikaina jarri nahi dio ligarekin.
Horretarako zazpi geldiune gelditzen dira: Valentzia (martxoak 27), Alcobendas (apirilak 6, Bidebieta), Castelldefels (apirilak 13), Cleba León (apirilak 20, Bidebieta), Barakaldo (apirilak 27), Rocasa (Bidebieta, maiatzak 4) eta Castro Urdiales (maiatzak 11). Liluragarria erabat.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea. Ikus bilduma Bera Bera - Elche Mustang
Izan ere, ligaren martxarako eragin zuzena izango du partidak. Denboraldia amaitzeko zortzi norgehiagoka falta direnean, Bera Beraren garaipen batek erabakigarria izan daiteke; berdinketa batek gauzak dauden bezala utziko lituzke eta maiatzaren 11rarte akatsik egiteko lekurik utziko ez lukeena eta elxaterren garaipenak, berriz, gauzak aldatuko lituzke.
Bidebietako partida ostean, antza, donostiarrek egutegia hobea dute, norgehiagoka zailenak etxean jokatuko baititu. Elchek, aldiz, bidai zailak du A Guardara, esaterako, eta jaitsiera saihesteko borrokan dauden taldeen aurka jokatuko beharko du, hain zuzen.
Bi taldeek Valentzia eta Castelldefelsera joan behar dute eta Alcobendas hartu. Bera Berak gainera Cleba León eta Rocasa izango ditu Bidebietan eta Barakaldo eta Castro bisitatu ditu. Elxetarrek Kukullaga eta Mar Alicante hartuko dute Carrusean eta Itxakoren aurka Lizarrerian.
Horregatik, Bera Berari lidergoa kentzeko Elcheren azken aukera izan liteke. Carrusean eman zen garaipena (22-21) arren, gol average delakoa mantentzeko punturik urratu behar du gaur. Hiru puntuko aldea eta gol average alde, Bera Berak ia bi partidara gehituko luke aldea, hau da, donostiarrrei liga ihes egiteko, bi partida galdu beharko lituzkete eta Elchek guztia irabazi.
Reyes Carrerek plantilla osoa prest du. Gascan izandako porrota erabat ahaztuta, Bera Berak Elcheko partida du hizpide astelehenetik. Elxetarrek ez dute 13 urtetan Donostian inoiz irabazi baina Porriñon jokaturiko final-erdietan Bera Berak asko sufritu zuen.
Partida zuzenean jarraitzeko, Gipuzkoa Sport irratiaren bidez eta twitter izango da lehioa @BalonmaBeraBera edo @cbm_elche. Bidebietara jende asko etorriko da, Gipuzkoako eskubaloi taldeak Bera Beraren deia erantzun diotelako, hain zuzen.

































