Oñatin eman ziren larunbateko garaipenak. Euskal Ligako Bera Bera Egia kadete taldeak 16-26 irabazi zion Aloña Mendiri eta asko sufritu arren, batez ere lehenengo zatian, jubenil taldeak 21-27 mendean hartu zituen oñatiarrak.
Bestetik, senior mailako Egia Bera Berak nagusitasunez gainditu zuen Ereintza 27-17 bigarren itzuliko lehenengo partidan. Mauge Gezalak zuzentzen duen taldeak partida guztiak irabazi ditu.
Ikus sailkapenak
Euskal Ligan, berriz, Bera Bera Egiako kadee nahiz jubenilek Oñatin izango dituzte hitzorduak. Aloña Mendiren aurka, Zubikoa kiroldegian, 16etan kadeteen txanda izango da eta 17,30etan jubenileena.
Eta amaiatzeko, igandean 12,30etan Egiako kiroldegian senior mailako Egia Bera Bera taldeak Ereintza hartuko du bigarren itzuliari hasiera emanez. Infantil mailako taldeak abenduaren 15erarte ez dute partidarik izango.
Gazte gehienak lehengo urtean ibili ziren, halere, geroz eta jende gehiago animatzen da asteleheneko talde honetako jokalaria izaten.
Imanol Reformas enpresak babesten duen ekimen honen bidez Bera Bera Eskubaloiak gazteengan, neskak eta mutilak, kirola sustatu nahi du orokorrean eta bereziki, eskubaloia.
Horrela, harrokiko koordinatzaile Verónica Valverderen zuzendaritzapean, Ainara Luque lagun duela, astelehenero 18,30etatik aurrera, ordubetez, 23 gazteek primeran pasatzen dute.
Imanol Reformasen kamiseta urdinak jantzita, berotzeko ohiko ariketak egin ostean, joku ezberdinak osatzen dute Bidebietan, baloiarekin edo gabe, nahiz eta gehienak gustoko duten baloia, adinari egokituta dagoena.
Beste horrenbeste Bera Bera Egia Infantil Bi taldeari gertatu zitzaion, gol batez 12-11 Urnieta Bosteko Jatetxeari irabazi baitzion eta Udarregirekin batera lider da Gipuzkoako txapelketan. Bera Bera Egia infantil Bat taldea aise nagusitu zen 29-12 Bidasoa Irunen aurka.
Euskal ligan, ondo kadeteak 35-11 irabazi zutelako Talai-Pe Jatetxea Pulpori eta jubenil mailako taldeak ez zuen zorterik izan 18-19 Galdona Burdindegia Pulporen aurrean galdu baitzuen. Gipuzkoa txapelketan, Bera Bera Egia Kadete 2 taldeak 11-18 galdu zuen Zalla Taberna Pulporen aurka.