Carrusean lortutako garaipenarekin, Elche Mustang (21-30) gainditu duelarik, Bera Bera Eskubaloia Loterías Ligako azken etenaldira iritsi da titulua bere eskuetan duela, nahiz eta horretarako Telden irabaztea ezinbesteakoa izango den apirilaren hasieran gaur Valladoliden nagusi izan den Rocasari.
Urrian Rocasa eta Guardésen aurka galdu ostean, Bera Bera laugarren postuan kokatu zen eta ligarako aukerak inork gutxik ematen zizkion. Horren ostean hamar garaipen erreskadan lortu ditu eta apirilaren 2tik maiatzaren 28ra bitartean zortzi jardunaldiko Loterías Liga berri bati ekingo diote.
Gaur lehenengo zatian lehenengo lerroko jokoak Elche Mustang taldearen defentsa irekian hutsuneak sortu ditu. Partida hasieran 1-4 partziala birritan lortu du Bera Berak, tartea irekiz Ana Martínez, Arrojeria birritan eta Pinedo, Judith Sans eta Alba Menéndezen golei esker. Hortaz, entrenatzaile gisa ofizialki bere ibilbideari hasiera eman zion Pucheren jokalariak aldea kudeatzan hasi ziren.
Joaquín Rocamorak partida gelditu zen baina Menéndezen unea iritsi zen bost gol jarraian lortzeko aurreneko zatian. Bera Bera aise (22. min. 7-15). Semperek Trigueros ordezkatu du atepean eta María Flores eta Vicenteren golei heldu die bertakoek. Atsedenaldian, donostiarren abantailak lasaitasuna ematen zuen (8-18), aurten etxetik kanpo handiena.
Bigarren zatian, Esther Arrojeriak Menéndezen lekukoa hartu du eta Alicia Fernández eta Uxue Ezkurdia lagun, Laura Hernándezen bolada onari eutsi diote (46. min. 13-25). Bera Berak kudeatu du abantaila, Puchek Eider Lizarberi minutuak eman dizkio, Loterías Ligan lehenengo gola sartu duena.
Hortaz, Carrusean garaipen handia. Internazionalak izan ezik, atsedena fisikoa eta mentala helburu guztiak eskuetara baititu Bera Berak apirilean eta maiatzean.
Fitxa Elche Mustang 21, Bera Bera 30
Elche Mustang 21 (8+13): Trigueros, Martínez, Musons (5), Flores (3), Vicente (3), Dunay (3), Hernández (5), Agullo, Ajado (1), Lamoneda, Zhukova (1), Bermejo eta Sempere (o.a.)
Bera Bera 30 (18+12): Temprano, Etxeberria, Menéndez (7), Sans (2), Martínez (3), Arrojeria (6) eta Pinedo (1) –titular- Ederra (1), Yáñez (1), Alicia Fernández (3), Bea Fernández (2), Lizarbe (1) eta Zugarrondo (o.a.).
Epaileak: José Manuel Iniesta eta Miguel Martín Soria (Valentzia)
Kanporaketak: Flores Elche Mustang eta Arrojeria, Menéndez (2) eta Martínez Bera Beratik.
Partzialak: 1-4, 2-8, 4-9, 6-13, 7-15, 8-18 –atsedenaldia- 11-19, 12-21, 13-23, 14-27, ´18-29 eta 21-30.
Bera Bera Eskubaloia Elxera bidean jartzen denean Carrusean jokatzeko, azken urteetan zalantza izpiak sortu zirelako, nahiz eta azken bi norgehiagoketan donostiarrek irauli egin dute joera hori eta aise gainditu zuten Elche Mustang Imanol Álvarez entrenatzaile zela (19-28) eta iazko denboraldian, apirilean, Montse Puchek taldearen ardura erabat hartu zuenean (16-25). Gaur egun, Elche Mustang eta Bera Bera taldeetan aldaketa nabarmenak eman dira bihar agerian jarriko direnak, José Manuel Iniesta eta Miguel Martín Soria (Valentzia) epaileen zuzendaritzapean Carrusean 18etan hasiko den 18. jardunaldian.
Norgehiagoka hartan Tati Garmendia eta Ike Cotrina ere izan ziren eserlekuan Montse laguntzen. Ordutik, 28 partida zuzendu ditu Bera Berako entrenatzaileak, 24 ligakoak, Superkopa, EHFko bi eta Kopako kanporaketa Zarautzen: 23 garaipen, bi berdinketa eta hiru porrot, azken hauek denboraldi honetan guztiak. Bera Berak Rocaca liderra bi puntura du eta kanariarrek Valladoliden dute bihar erronka.
Selekzioetako kanporaketak direla eta, Loterías Ligak azken etenaldia biziko du apirilaren 2ra arte. Horregatik, Bera Berak une erabakiorrera orain bezala iritsi nahi du, hau da, helburua zaila bada ere, eskuetan du Rocasa harrapatzea.
Parean Elche Mustang, gauza onak eta ez hain onak egiten gai dena partida berean ere. Hori dela eta, Bera Berak ezin die urtarriletik Pradesen ordez Rocamora entrenatzailearen jokalariei sinisten uzten. Izan ere, Elchek jokalari onak ditu, besteak beste, Ivet Musons, Bera Berako jokalari ohi Nitsan Dunay, Ana Vicente pibotea, Laura Hernández edo Trigueros edo Sempere atepean. Elche Mustang taldeak puntu bat urratu zion Carrusean Aulari lehengo astean eta Carobels Cleba León taldearekin bat egin du sailkapenean, jaitsiera postuan dagoen Jofemesa Oviedo baino sei puntu gehiago dituena.
Bera Berak, aldiz, Bidebietan lagunartekoa jokatu zuen atzo Urnietako senior mailako taldearen aurka. Autocares Davidekin atera da gaur goizean KH7 BM Granollers taldearen aurkako jokalariekin, hau da, aurreneko taldeko prest daudenak.
Bera Bera Eskubaloiko harrobiak asteburu luzea izango du. Ostiraletik hasita, jubenil mailako taldeak bertan behera gelditu zen partidari helduko dio Indupime Basauri taldearen aurrean. Bizkaiko herri honetako Artunduaga kiroldegian izango da bihar 19etan.
Jubenil taldeak larunbatean jokatuko du berriro. Bidebietan Errotabarri hartuko du 19,45etatik aurrera.
Hori baino lehenago, larunbat goizean infantil eta kadete maileetako jokalarien txanda izango da.
Infantil nesketan, 11,30etan Bera Bera Bi Urnietan Udarregi A taldea izango du aurrean. Bidebieta, 13,15 etan Bera Bera Hiru Legazpio Bar Ibaiondo hartuko du. Mutiletan, infantil mailan 11etan Eibarko Ipurua kiroldegian Eibar Eskubaloia B vs Bera Bera hasiko da, eta kadete taldeak aldiz, Eibar izango du aurkari Bidebieta 18etan.
Igande eguardian eskubaloiaz blai Bidebietan. 9,30etan Bera Bera Bat infantil mailako nesken taldeak Zumaiako Pulpo hartuko du, 11etan kadete nesken taldearen txanda izango da Egiarekin eta asteburua amaitzeko, senior mailako taldeak Jarrilleras gainditu beharko du Zilarrezko mailako igoera faserako txartelak lortze aldera.
Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile Montse Puche eta Eli Pinedo jokalari internazionalak Mondragon Unibertsiteak antolaturiko PBL DAY izeneko jardunaldian parte hartuko dute, ostegunean martxoak 3, Orona Ideon.
Saioa goizeko 10etan izango da, MUko ikasleen aurrean Lidergoa eta lantaldea’ mintzagai izango dituzte Puchek eta Pinedok, eskubaloian duten eskarmentua hizpide izango dutelarik.
PBL DAY jardunaldiarekin ikasleek zein irakaslegoak arazoen bidezko irakaskutza hizpide duen metodologi honen inguruko proiektuak ezagutzeko aukera izango dute. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerkuntzako sailburu orde Adolfo Morais, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa eta Oronako Berrikuntza Teknologikoko Zuzendari Miguel Encabok inauguratuko dute.
PBL DAY jardunaldian izango dira, bestea beste, Joseina Etxeberria (Euskadi Gaztea) edo Gaizka Garitano.
Ezohiko entrenaldia izan da, berezia, instalakuntza onak eskura, erosoak eta bista ezinhobeak. Bera Bera Eskubaloiko ia plantilIa osoak Bidebietako ohiko saioa utzi eta La Perla Talasoterapia Zentroan berezia burutu dute.
Bera Bera Eskubaloiko prestatzaile fisiko Iker Fernándezek zuzendaritzapean, jokalariek pesa taula batzu burutu ditu baina Kontxako badiak eskaintzen dituen irudi harrigarriak zama txikiagoa zen.
Gimnasioan egindako saioa eta gero, Talasoterapia erlaxazioa, aukera ezberdinetarako beta egon delarik: hidroterapia, lasaitasuna, jacuzzi, itxas larrun bainua edo itxas ur hotzaren piscina.
Jokalariek eskertu zuten eta astean zehar Bidebietara itzuliko dira hobetzen jarraitzeko eta ahalik eta ondoen prestatzeko hurrengo partida, etenaldia aurretik azkena izango dena. Larunbatean izango da Elche Mustang taldearen aurrean, Carrusean 18etan.