Bi taldeen artean bi puntu besterik ez daude, lehenengo itzulian kanariarrek Bidebietan irabazi zuten partidari dagokionak. Data hortatik hona, Bera Berak nahiz Rocasak garaipenak poltsikoratu dituzte bata bestearen atzetik A Guardan izan ezik, izan ere, biek amore eman baitzuten Mecalia Atlético Guardésen aurrean.
Hortaz, gaur iluntzeko partida Teldeko Antonio Morenon (Ignacio García eta Andreu Marín, Catalunya) erabakiorra izango da.
Bera Berako entrenatzaile Montse Puchek adierazi du urriaren amaieran “begiak itxita sinatuko nukeen norgehiagoka honen aurrean egotea, Liga berriz eskuratzeko aukeran jartzan gaituena” izan ere, “beraiek Bidebietan irabazi zuten bezala, guk ere Telden gauza bera egin dezakegu”. Egoera ezberdinak izan arren, partida aintzidariak Bera Beraren alde daude, iaz Telden lortu zuen matematikoki hirugarren Liga eta beste garaipen garrantzitsuak ere eskuratu zituzten gipuzkoarrek bertan.
Kanariarrak abantaila izan arren, Rocasak oraindik ligarik eskuratu ez duenez, Puchek dio “bi taldeek presio bera dugu, beraiek ere badakite Liga partida honetatik pasatuko dela”. Izan ere, eskarmentu handiko pertsona izanik, Puchek azpimarratu du “presioa hobeto kudeatzen duen taldeak partida aurrera aterako du”.
Bera Berako entrenatzaileak adierazi du Telden Rocasa gainditzeko “jokuaren arlo guztiak menperatu behar ditugu”. “Hau da dena ondo egin behar dugu –azaldu du Puchek- ondo defendatu, segurtasunez baloia igo, akats gutxi egin, eraso posizionalean gauzak garbi izan, defentsara ondo itzuli, atezainen papera ere erabakiorra izango da eta, batez ere, talde bat izan, guztiak bat eginda irabazteko gaitasuna dugula sinistuta eta egoera horretan gaudela uste dut”.
“Esperientzia” izan arren, Puchek uste du “Kanarietan jokatzea oso zaila da, bidaia, eguraldia, pista, oso ondo planifikatu behar dira gauzak dena ondo irteteko”. Horregatik, “intentsitate handiko partida” nahi du, “arriskuak” neurtuz “abiadura gustoko dugulako eta beraiek erritmo motelagoa”. “Akatsak murrizten ari gara baina espero dezagun partidako erritmoa guk finkatzea, partidaren gakoa hor egongo baita”.
Puchek amaitu du esanez gaur arratsaldean “bi puntu jartzen dira jokoan, Rocasarekiko tartea murrizteko aukera emango digutenak eta, akaso, lidergoa sailkapenean baina, hori balitz oraindik sei final geratuko lirateke”.
Partida Groseko Padock tabernan jarraitu daiteke.
Baliabide horiekin, Bera Bera 8-1 jarri da aurretik, Tempranoren bost geldiketa medio eta kontraerasoan Menéndez (2), Etxeberria eta Pinedok asmaturik. Halere, eraso posizionalean arazoak izan ditu taldeak, Ederrak asmatu du lehen baloian eta zazpi metroetatik ez da fin ibili, aurreneko zatian hirutan huts egin baitu.
Halere, Clínicas Rincón Málaga erasoan asmatzen hasi da Karsten, Stroe edo Lópezekin baina Bea Fernándezek lekukoa hartu du hiru golekin, atsedenaldian 13-8 aurretik gipuzkoarrak.
Bigarren zatian, Puchek 5-1 defentsa jarri du Alicia Fernández aurrean jarrita. Andaluziarrek tartea murriztu dute (18-13) baina Bera Berak estutu du berriro, penaltiak lortu dituzte, Maialen Múgicak gauzatu dituena (lautik, hiru). Zarauztarrak 15 hilabete igaro ditu pistatik kanpo. Bere bi golei esker eta Martínezen jokuak, bikain bigarren zatian, partida hautsi dute (41. min. 20-13).
Hortik amaierara, Puchek minutuak banatu ditu Ezkurdia, Lizarbe –gaur 20 urte- eta Zugarrondo sartuz, gaur ere oso geldiketa onak egin dituena.
Hortaz, hamaikagarren garaipena jarraian erreskadan Loterías Ligan eta hemendik asteazkenean Rocasaren aurkako lehia erabakiorra baino ez dago Bera Beraren baitan.
Fitxa: Bera Bera 30, Clínicas Rincón Málaga 23
Bera Bera 30 (13+17): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (3), Arrojeria (1), Ederra (1), Martínez (5) eta Pinedo (4) –titular- Sans (1), Alicia Fernández (4, 1p), Bea Fernández (4), Ezkurdia (2), Múgica (3p), Lizarbe eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Yáñez eta Husillos.
Clínicas Rincón Málaga 23 (8+15): Solano, Stroe (1), Valdivia (3), Karsten (6), Torres (1) Mjaerum (2) eta López (1) –titular- Méndez (3), Moreno, Gutiérrez (4), Ramos (2), Cuevas, Virginia Fernández (o.a.).
Epaileak: Javier Álvarez –EAE- eta Yon Bustamante (Nafarroa)
Kanporatuak: Menéndez, Etxeberria, Martínez, Lizarbe eta Bea Fernández Bera Beratik eta Méndez (2), Moreno, Karsten eta Gutiérrez Clínicas Rincón Málagatik.
Partzialak: 1-1, 2-1, 5-1, 8-2, 9-5, 13-8 –atsedenaldia- 15-11, 18-13, 22-14, 23-16, 26-19 eta 30-23.
































