Algemesíko Balonmano Maristas taldeak antolaturik, benjamín eta jubenilen arteko gazteei zuzendutako txapelketa da. Horrela, Bera Berako harrobiak ostegunetik larunbata bitartean jokatuko ditu partidak eta finalak igandean izango dira.
Bera Berarekin batera dira honako taldeak: Maristes, La Roca, Atl. Valladolid, La Salle Montcada, Torrelano eta Mislata.
Hondarribiko XV. txapelketa
Bestetik, Gipuzkoako infantil mailako selekzioarekin arituko dira igandean Hondarribiko XV. txapelketa June del Campo eta Saioa Gerendiain, Bera Berako jokalariak. Txapelketa igandean burutuko da Hondartza kiroldegian.
Bestetik, infantil mailan Bera Bera Bat taldeak (19-22) galdu zuen Aloña Mendirekin; Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Hiru taldeak (24-3) gainditu zuen Urola Eskubaloia eta mutiletan, Hernani E.T.ri irabazi zion Bera Berak (36-28).
Datorren asteartean, 19,30etan, Andoainen elkarren aurka arituko dira Leizaran Eskubaloiak eta Bera Bera Bi infantil mailako neska taldea.
Argazkiak (Juan Antonio Garaikoetxea): Infantil mutilak, Bera Bera Bat, Bera Bera Hiru
































