EHFk ere multzoen fasean izango diren 13 taldeen berri eman du, aurreneko aldiz ligako azpitxapeldunak pasatu direlarik eta hortaz, hiru sailkatze fase ezarri ditu launa taldez osaturik, lauko finaleko formatoan irabazleak bakarrik izango du lekurik emakumezkoen klubetako txapelketa gorenean. Rankingean galdutako puntuak direla kausa –azkeneko hiru denboraldietako emaitzekin osatzen dena- Bera Berak atarikoa jokatu beharko du.
Datorren aste hasieran zerrenda buruak ezarriko dira eta gipuzkoarrak beste 11 taldeekin batera zain daude. Multzoan zortzi ligako txapeldun: Hypo (Austria), Podravka (Kroazia), Sercodam Dalfsen (Holanda), MKS Selgros Lublin (Polonia), Amatori Conversano (Italia), Ankara Yenimahalle (Turkia), Gomel (Bielorrusia) eta Iuventa Michalovce (Eslovakia). EHFk azken honen eta Alemaniako Leipzig, Esloveniako Krim Mercator eta Norvegiako Glassverket IF taldeen gonbidapen eskaerak onartu ditu, baita ere Errusiako Rostov taldearena baina hau multzoen fasean kokatu dute.
Vienako EHFko egoitzan burutuko da zozketa asteazkenean (13etan) eta bertan izango da Bera Bera ordezkatzen Matxalen Ziarsolo. Atariokoa, irailaren 10 eta 11n ospatuko da.
Aurkarien artean Eslovakiako Iuventa Michalovce dago, Bera Bera kanporatu zuena EHFtik iazko denboraldian eta, bestetik, Koprinivcako Podravka Vegeta, donostiarren arerio izan zena 2013ko Txapeldunen ligan partida bana irabazti zutenak.
Bestetik, multzoen fasean ligako hamar txapeldun daude: Bucaresti (Errumania, egungo Championseko irabazlea), Györi (Hungaria), Team Esbjerg (Danimarka), Astrahanochka (Errusia), Larvik (Norvegia), Thüringer (Alemania), Metz (Frantzia), Buducnost (Montenegro), Vardar (Mazedonia) eta Sävehof (Suedia). Jasota zegoenez, rakingnari erreparatuta, Hungaria eta Danimarkako azpitxapeldunek ere multzoen fasean sartuko dira zuzenean, FC Midtjylland eta FTC alegia. Gaurko nobedadea da Rostov errusiarra ere bertan kokatu dutela iaz final-laurdenak jokatu zituelako.
Hortaz, EHFk erabaki duen arabera, Bera Bera Eskubaloiak aurkari arriskutsuak saihestu ditu, Rostov eta Suediako Sävehof, besteak beste, Austriako egungo Hypo baino indartsuago. Halere, atariko zaila antzematen da Txapeldunen ligan tradizio handiko taldeak direlarik, horien artean Alemaniako Leipzik, Kroaziako Podravka eta Esloveniako Krim Mercator. Zerrenda buruak nola ezartzen diren erabakiorra izango da.
Espainiako selekzioak abuztuaren 6an hasiko dituen Rioko joku Olinpikoak prestatzen hasiko da. Suediako Eurokopan sailkatze faseko azken bi partidak jokatzeko Dueñasek bete zuen deialdiari Ana Temprano eta Patri Elorza gehitu dira 18 jokalariak osatzeko.
Andorran Espainiak lan saioa uztailaren 7ra arte burutuko du eta astebeteko atsedena izan ostean uztailaren 14ean bigarren faseari ekingo diote -16 jokalariekin- Norvegian hiru lagunarteko jokatuko dituzte, Frantzia, Errumania eta Norvegia, azken bi hauek Joku Olinpikoetan aurkari izango dituenak Montenegro, Angola eta Brasilekin batera. Uztailaren 30ean Brasilera egingo dute bidaia 15 jokalariekin eta abuztuaren 6tik 21etara hirugarren Joku Olinpikoekin gozatuko dute.
Sandoval eta Prades entrenatzaileen esanetara dira Maite Zugarrondo, Esther Arrojeria, Alba Menéndez eta Leire Aramendia. Ekainaren 27an egingo dute debuta Japónen aurka, asteartean Errumania izango da aurkaria eta asteazkenean, India. Hiru norgehiagokak Argüellesen 12,15etan. Hemen ikusgai Espainia vs Japon
Multzo bakoitzean aurreneko bi selekzioek dominak jokoan izango dituzte eta beste multzoan dira Uruguay, Polonia, Txekia eta Errusia. Uztailaren 1ean finalerdiak izango dira - 12,15etan - eta uztailaren 2an finala 14etatik aurrera (Eurosport).
Loterías Liga irailaren 10ean hasiko da, Bera Berak Champions Leagueko multzoen fasean egon ahal izateko atarikoa jokatuko den asteburuan eta horrez gain, EHF Cup eta Challenge Cupeko aurreneko kanporaketa. Urriko -8 eta 9ean- ohiko etenaldia aurretik lau jardunaldia jokatuko dira eta ondoren sei partida eta Kopako aurreneko, Bera Berak jokatuko ez duena. Astean zehar jardunaldia ospatuko da –azaroaren 1 eta 2an- guztira 10 jardunaldi urtea amaitu bitartean.
Bera Berak Txapeldun Ligan aurrera egingo balu irailaren 3tik azaroaren 20ra bitartean 19 partida jokatuko lituzte.
2017an urtarrilaren 14ean itzuliko da liga bost jardunaldi burutzeko, horren ostean, Kopako final-zortzirenak jokatuko dira eta azkeneko hamaika partidak osatzeko hiru etenaldi: martxoaren 18 eta 19an, apirilaren 15 eta 16an Aste Santua dela eta eta Kopako zortziko finala apirilaren 28tik 30era bitartean. Kopa ostean, maiatzaren 27ra bitartean, lau jardunaldi. Hortaz, Europako ibilbidearekin erronkaz beteriko 2016-17 denboraldia izango da Bera Berarentzat.
































