Kanpaina honen bidez, herritarrak sensibilizatzeaz gain era berean informazioa ere eskaini nahi du zaborra ondo separatzeko eta birziklapenaren garrantziaz jabetzeko.
Garberak barruko pasillo batean kokatu du birziklaberintoa, irudian San Marko Mankomunitateako presidente Jaime Domínguez-Macaya; Garberako zuzendari, Nuria Vegas eta Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaile, Montse Puche, besteak beste. Astean zehar arratsaldez irekita egongo da (17etatik 21ak arte) eta larunbatetan (11etatik 14akk arte)
Irailaren 10 eta 11n sailkatze fasea gaindituz gero, Leipzigen jokatzeko aukera asko daudelarik, Bera Bera B multzoan sartuko litzateke Mazedonia eta Errusiako txapeldun Vardar eta Astrakhanochka eta Hungariako azpitxapeldun FTC. Bera Berak multzoen fasea jokatu zuenean 2013an Vardar izan zen atarikoa irabazi zuena.
Bera Berak sei partida sei asteetan jokatuko lituzke eta, era berean, Ligakoak. Errusian hasiko luke ibilbidea urriaren 14-16an, hurrengo biak Donostian, Vardar urriaren 21-23an hartuko luke eta FTC hurrengo astean; ondoren Budapestera bidaia, Astrakhanochka izango luke Donositan eta multzoen fasea Skopjen amaituko luke azaroaren 18-20an. Aurreneko hiru taldeak Main Round delakora pasatuko lirateke eta hemen A multzoko onenekin elkartuko lirateke, Buducnost, Thuringer, Metz eta aurreneko atarikoan garaile. Laugarren taldeak EHFko multzoen fasea egin luke salto, 2017ko urtarrilaren 7tik aurrera.
Bestetik, C da multzorik zaileena, izan ere, bertan dira Györi, Bucaresti (egungo txapelduna), Danimarkako txapeldun FC Midtjylland eta Rostov. Eskandinaviko taldeak osatzen dute ia D multzoa: Larvik, Danimarkamo Team Esbjerg eta Suediako Savehöf eta hirugarren atarikoaren garaile.
Multzoen fasean herri bereko taldeak ez nahastea erabaki du irizpide gisa EHFk.
































