
SUPER AMARA Bera Berak jakin bazekin denboraldi hasiera gogorra izango zuela, iraila estuarekin eta gaur arratsaldean Bidebietan ezin izan du Rocasari aurre egin, hasieratik norgehiagoka menperatu duena (29-34, 15-19 atsedenaldian).

Loterías Ligako bigarren jardunaldian aurkari zuzena. Bidebietak hartuko du bihar asteazkena 19etan (García Mosquera eta Muro San José, Andaluzia) ligako partidarik erakargarrienatakoa, izan ere, SUPER AMARA Bera Berak aurkari zuzenaren bisita izango Superkopa irabazi berri duen Rocasa Ace Gran Canaria, alegia.

Anekdotara bestetik ez bada, SUPER AMARA Bera Bera kokatu da sailkapeneko buruan Loterías Ligako aurreneko jardunaldian gol abantaila handiena lortuta.