Ez du partida erraza izan SUPER AMARA Bera Berak Ibizan. Alde batetik Guardesen aurkako partidak oraindik zeresan eman duelako eta hurrengo erronka Turkian duelako asteburuan, Kastamomun jokatuko baita EHFko kanporaketa. Baina bere lana egin du Guerreras Iberdrola Ligako bosgarren jardunaldian (25-30) hegaleko jokalariek hutsuneak aurkitu dituztelako.

Harrobiko lau partida asteburu honetan, bihar hasita Bidebietan. 10etan Lacturale Bera Berak Bidasoa Irun A hartuko du eta Bera Bera Urdina taldea Zarauzko Antonianosen arituko da 10etatik aurrera Aiala A taldearekin. Larunbatean Lacturale Bera Berak Zumaira egingo du bidaia bertako Garaje Axiri Pulporen aurka jokatzeko 11,30etan eta igandea, Bidebietan Bera Bera Urdina taldeak Astigarragako Mundarro hartuko du 12etan.

SUPER AMARA Bera Bera astean zehar gaueko ordutegiari ekingo dio berriro bihar, oraingo honetan Ibizan, izan ere, EHFko kanporaketa dela eta Guerreras Iberdrola ligako bosgarren jardunaldia asteazkenean jokatuko du Santa Eularian (20,45etan Peris –Andaluzia- eta Mohedano –Gaztela Mantxa) ANTS:BFIT Muchoticket Santa Eularia igo berriaren aurka.

Pozik zegoen Montse Puche Mecalia Atlético Guardésen aurka partida ostean, bere taldeak ostiralean Gascan gainditu zuena (29-24). “Hau da bidea” adierazi zuen SUPER AMARA Bera Beraren entrenatzailea, jokalariak zoriontzeko zalantzarik izan ez zuena: “taldea ondo egon da, batez ere erasoan, akats gutxi egin ditugu, zorionak jokalariei”.