Gaurtik aurrera, urriaren 15era bitartean, San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok abian jarriko dute Birziklik kanpaina, Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako biztanleak sentsibilizatzeko SUPER AMARA Bera Bera taldearen partaidatzarekin.

Hausnarketa sakona burutu ostean, Bera Bera RT klubak Kastamonu taldeak luzaturiko proposamena onartu du, ondorioz, EHFko bigarren txandako bi partidak Turkian jokatuko ditu urriaren 14ean eta 15ean.

Aurredenboraldiak amaituta, Bera Bera Eskubaloiko kadete taldeak partida ofizialak izango dituzte asteburuan. Bidebietan ekingo dio denboraldiari larunbatean 12,30etan Bera Bera Laranja kadete mutilen taldeak Gipuzkoako txapelketan Legazpiko Caribe Berri Legasa hartuz.

20 urte besterik ez eta Maitane Etxeberriak Nely Carla Albertok utzitako lekukoa hartu du, ondorioz, gipuzkoarron ordezkaria izango da goi mailako selekzioan, izan ere, bihar eta igandean Espainiak Turkiaren eta Lituaniaren aurka partida ofizialak izango ditu 2018an Frantziako Eurokopan egoteko sailkatze faseari dagokionak.