
“Nire kirol ibilbidearen unerin onenean nago, hemen duguna azpimarratu behar dugu, Europako goreneko mailan aritzeko aukera, titulu guztiengatik borrokatu, selekziora iritsi naiz eta kirol arloan ere ez dut aurkitu joateko arrazoirik” adierazi du Silvia Arderiusek publikoki kontratu berri ostean, Merche Castellanosek berriz onartu du “ondo nago hemen, pertsonalki eta kirol arloan eta aurreneko unetik gelditzea zen asmoa, nahi dudan lekuan nago”

Elke Karsten Hungariako ligan arituko da datorren deboralditik aurrera. Internazional argentinarrak publikoki adierazi du “kanpoan jokatzeko erabakia, hartzeko zaila izan dena hemen oso gustora nagoelako baina nik uste dut urrats garrantzitsua dela niretzat eta pozik nago”.

SUPER AMARA Bera Bera EHF Cupeko multzoen fasean aritu zenez Euskal Kopako datak aldatu behar izan ziren, hortaz, martxoaren 23 eta 24ean, berriro Elgoibarren, 2019ko Europako kirol herria.

Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek bederatzi partida jokatuko dituzte asteburuan. Horien artean azpimarragarriena da Euskal Ligan Lacturale Bera Bera kadeteak Beraunen Ereintza Aguaplast taldearen aurka bigarren postuari heltze aldera.