Gabon atarian bost partida baino ez ditu jokatuko Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Azpimarratzeko, Herrería Bidebietako kadete eta jubenil mutileena eta euskal ligako Lacturale Bera Berakoak.
Gesalagako txistorra eta kroketak eta Okelaneko Txuletako tarta frogatu dituzte gaur goizan Guerreras Iberdrola ligarako bueltan, izan ere, Aula Alimentos de Valladolid izango baita larunbatean abenduaren 21ean 19etan Bidebietan.
Munduko azpitxapeldunei txalo egin ostean, Aularen aurkako larunbateko partida prestatzeko bideo saioa ikusita. SUPER AMARA Bera Berak Tolosa Eskubaloiko euskal ligako jubenilen aurka jokatu du, azaroaren 27an egin zuen bezala.



































