
SUPER AMARA Bera Berak Euskal Kopako final berri bat jokatuko du Kukullaga Etxebarri (22-28) gaindituta, hortaz, iaz bezala Elgoibarren HGB Prosetecnisa Zuazo izango du aurrean, Aiala Zarautzi irabazita (22-23).

Leire Aramendia jokalariaren beragerpena izango da SUPER AMARA Bera Beraren albisterik onena Elgoibarren baina baita ere Euskal Koparako prestatu den zerrendan lehen urteko hiru jubenil sartu direla: Izaro Mujika, Evelyn Briones eta Malen Morandeira. Horrez gain, senior taldeko eskarmentuko bi jokalari ere María Gracia zentrala eta Amaia Jauregi atezaina ere bertan izango dira.

Bera Bera Eskubaloiko harrobiak zazpi partida jokatuko ditu asteburuan. Azpimarratzekoak, Mundakan gaur 20,30etan jokatu duena Euskal ligako senior taldeak, irabazteko premiarekin bolada txarrari amaiera jartze aldera. Eta igandean Bidebietan, Herrería Bidebieta taldeak Ereintza Beissier hartuko du.