
Gizonezkoen lehen taldeak liderraren etxea bisitatuko du igande goizean, bigarren taldeak lehia zuzena jokatuko du La Unicako bigarren taldearekin, 18 urtez azpiko taldeak urteko bigarren garaipena bilatuko du eta 16 urtez azpiko taldeak laugarren garaipena jarraian lortu nahi du Gaztedi aurkari zuzen batekin.

Asteburu bikaina izan da gure taldeentzat. Maila guztietan irabazi du emakumezkoek Hernanin, 18 urtez azpikoen joko ona egin du Anoetan eta beste behin ere epikak lagundu dio 16 urtez azpiko taldeari bere laugarren garaipena jarraian lortzen.

AVK Bera Bera Emakumezkoen taldeak garaipen sendoa lortu du porrotik jaso gabe jarraitzeko, beste garaipen bat 16 urte azpikoentzat eta porrota igande goizean Anoetan.