
La Única RT vs Termas Bera Bera
Larunbatean 17: 30etan hasiko da euskal ligako finalerdiko itzulerako partida, La Única eta Termas Bera taldeen artekoa. Jokin Laurak eta Ametsek espero dute taldeak bide beretik jarraituko duela eta joan den asteburuan bezain ondo jokatuko dutela, eta final erdi hau final bihurtuko dutela.

Asteburu bikaina izan da klubeko kide guztientzat, eta bereziki neskentzat, OCR antolatzeaz gain, ligako lehen finalerdia izan baitzuten.
Igandean, Anoetan, partida oso lehiatua ikusi ahal izan genuen. La Unica-k markagailua ireki zuen 10. minutuan, eta 0-12koa jarri zuten markagailuan.
Bera Berak, bere aldetik, 31. minutuan ireki zuen meloia Leire Markiegiren eskutik, errugbiko bere lehen urtean eta Euskadiko R7 selekzioan aritu dena, eta Albaren transformazioa, aldaketa eta zigor kolpe bikainei esker markagailuan aldea egin baikenuen. Markagailua mugitu zutenak ere Maite eta Enara izan ziren. Lantalde bikaina igandean ikusi genuena, zorionak.
3 entsegu Bera Berak eta 4 La Unica-k, baina 24-22koa emaitzan.
Finalaurreko itzulikoa Iruñean izango da, datorren larunbatean 17: 30etan.

AVK Bera Bera 12-31 Hernani
Hernani garaile atera zen Mini estadiotik. Dena ematen duenari gehiago eskatzerik ez dago eta gazteek barrenak hustu zituzten. Hernani hobea izan zen eta zoriondu besterik ez zaigu gelditzen.