
Gizonezkoen AVK Bera Berak ezin izan zuen garaipena lortu Valtecsa UBR taldearen aurka larunbat arratsaldean. Pisu handiagoko aurkaria nagusitu zen liskarretan eta, ondorioz, baloi jabetzan, eta 5 puntuak eskuratu zituen azkenean. Hala eta guztiz ere, AVK Bera Berak jabetza fase batzuk bete zituenean errugbi azkarra eta klaitatezkoa ikusi ahal izan zen, nahiz eta bilbotarrek ondo itxi zuten partida.

Asteburu polita partidaz betea maila guztientzako. Mutilek Bilbon jokatuko dute. neskek Gaztedi hartuko dute eta Espoirek Lasarten jokatuko du igandean. 18 azpikoentzako bidaia Iruñera, eta 16a bidaia baita, Errioxarekin indarrak batu ditugu eta Logroñon jokatuko duguna Baztanen aurka. Eskolak bigarren jardunaldia jokatuko du Hernanin eta gure kirolaz maitemintzen jarraituko dira.