
Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) gaur eguardian ezagutarazi du datorren denboraldiko European League lehiaketak 37 talde izango dituela eta Super Amara Bera Berak Q3 kanporaketan ekingo diola, hau da, abenduaren 3 eta 11 bitartean multzoen fasea jokatzeko aukera ematen duen kanporaketan, alegia.

Super Amara Bera Berak aurredenboraldiari uztailaren 27an ekingo dio eta zortzi lagunarteko jokatzeko asmoa du, gutxienez lau norgehiagoka Frantzia, Danimarka eta Alemaniako taldeen aurka izango dira.

Espainiako selekzioak Mediterraneoko Jokuetan Tarragonan 2018an lortuta urrea berretsi du gaur Aljeriako Oran hirian finalean Kroazia gainditu ostean (29-25). Bertan, Hernández, Arrojeria, Aalla, Loidi eta Álvarez.