
Gipuzkoa Poliklinikan atzo egin zioten erresonantziaren arabera, Super Amara Bera Berako eskuin hegalari Malena Cavok hautsita dauka eskuin belauneko kanpoko meniskoa, eta ebakuntza behar du.

Baionako Laugako Palais des Sportsek hartuko du bihar astezkena 17etan Super Amara Bera Berak jokatuko duen bigarren lagunartekoa, Frantziako Merignac taldearen aurka.

Super Amara Bera Berak 2022-23 denboraldirako kamisetak aurkeztu ditu gaur goizean Haizearen Orrazian, Paula Arcos, Maitane Etxeberria eta Maddi Aalla bertan zirela.