
Guerreras Iberdrola ligako egutegiak aldaketa garrantzitsuak izango ditu urrian, izan ere, Super Amara Bera Berak Motive.com Gijón taldea Josean Gascan hartuko du urriaren 5ean (asteazkena, 19etan) eta urriaren 16an, igandean 12etan, Mecalia Atlético Guardés.

Larunbatean Bidebietan Bera Berako senior taldeak Ereintza Aguaplasten aurkako kanporaketa irauli zuen. Errenterian amore eman zuten donostiarrek (25-23, 15-5 atsedenaldian), baina Donostian, partida estu hasi arren, lehen zatiaren amaieran tartea ireki zuten (30’: 13-9). Gola egiteko garaian ia jokalari guztien hartu zuten parte eta bigarren zatian eroso jokatu zuten (45’: 19-11).

Super Amara Bera Berak garaipenarekin estreinatu da Logroñoko Palacio de los Deportes delakoan, Grafometal La Rioja mendean hartuta (22-33), azken bi jardunaldietako distirarik gabe eta bigarren zatian partida haustea lortuz.

Super Amara Bera Bera Logroñoko Palacio de los Deportes delakora joango da bihar Autocares Davidekin, non lehen aldiz arituko den partida ofizialean, Grafometal La Rioja talde igo berriaren aurka (19etan, María Victoria Avilés eta María Sánchez, andaluziarrak). Imanol Alvarez entrenatzaileak “kontzentrazioa” eskatu dio bere taldeari, aurkariaren “motibazioari” aurre egiteko.