
super amara Bera Berak Malaga eta Galizia lotu ditu. Guerreras Iberdrola Ligako bederatzigarren jardunaldiari amaiera emango dion partida prestatu du A Guardan, Mecalia Atlético Guardesi esker eta Conservas Orbe Rubensa Porriño izango du zain bihar (20,30etan, Abel Juncal eta Ángel Mateos, Galiziarrak).

Bi urte ospatu ezinik, berriro bueltan da bihar Santo Tomas feria Donostiara. Eta Bera Bera Eskubaloiak gertu egon nahi du, Txofren postu bat jarriko dugu txistorrarik onena dastatzeko, Euskal Ligako senior taldeak kudeatuta.
Animatu eta Santo Tomas ospatu gurekin !!

Mercedes Goiko-Auto, Gipuzkoarako Mercedes-Benz kontzesionarioak eta Bera Bera Eskubaloiak 2022-23 denboraldi honetarako eta hurrengo bietarako bideak lotu dituzte. Lankidetza-hitzarmen horri esker, bi erakundeek helburu bateratu bat lortu ahal izango dute: emakumeen kirol profesionala eta, zehatzago, emakumezkoen eskubaloia gorestea.

Shula Gavilanek 30 segundoren faltan sartutako golari esker, Arderiusek partida berdindu ostean, super amara Bera Berak Costa del Sol Malaga gainditu du (25-26) Ciudad Jardinen eta zortzigarren Superkopa lortu du.

Bere taldeak eguerdian Gascan egin duen prestaketa saioa baino minutu batzuk lehenago agerrraldia egin du Imanol Alvarezek komunikabideen aurrean. super amara Bera Bera hegazkinez joango da bihar Malagara, -13. superkopa jokatzeko-, zortzigarren titulua irabazte aldera, Costa del Sol Malagaren aurka (Ciudad Jardín, igandea, 20.15ean Alvarez – euskalduna- eta Bustamanteren –Nafarroa-).