
Larunbatean Bidebietan Bera Berako euskal ligako taldeak Ereintza liderra gainditu zuen (19-13, 8-4 atsedenaldian), bi puntura gerturatuz (average delakoa alde dute donostiarrek). Horrez gain, Ameztoi Zarautz hiru puntura urrundu du Bera Berak Leioan galdu baitzuten zarauztarrek. Datorren asteburuan Aritzbatalden izango dute bi taldeek hitzordua, liga amaitzeko azkenaurreko partidan.

18. minutua zen, Lezotarra sartu berri zen pistan, Portillo hegalekoak gola egin zuen eta Loidik jarraian ziztu bizian jarri zuen berriz baloia jokoan, Arrojeriak abiadura eman zion eta eskubia aldera begiratu zuen non Maitane Etxeberria zetorren. Honek baloia hartu hiru urratsak egin eta Estela Carrrera gainditu zuen goitik. Markagailuak 10-6 adierazi zuen orduan, talde honen ligan 22.000 gola zelarik.

Imanol Alvarezek atarikoan zioen partida ofizialak baino entrenamendu hoberik ez dagoela, eta etxeko lanak beteta izan arren, super amara Bera Berak argi eta garbi gainditu du Conservas Orbe Rubensa Porriño (31-18, 17-10 atsedenaldian), lehen zatian erabakitako neurketan.

Super Amara Bera Berak “lasaitasunez” ekingo dio liga erregularraren azken txanpari. Hala ere, Conservas Orbe Rubensa Porriño Gascara hartuko du (larunbatean, 18etan, Florenza eta Ausàs, Kataluniarrak), Imanol Álvarezen esanetan “irabaztera, Bera Berak partida bakoitzean jokatzen duen bezala, horrek honaino eraman gaituelako, eta etikoki ere bai, beste talde batzuei eragiten dielako”.