Bera Bera

Select your language

Aritzbatalde kiroldegian izan zen hitzordua atzo eguardian eta Bera Berak garaipena behar zuen, Ameztoi Zarautz líder baitzen puntu bateko aldearekin. Partidari hasiera bikaina zioten donostiarrek, Amaia Eguren gidari, markagailuan igarri zena (5’: 2-5) baina etxekoak segituan gerturatu ziren (5-8). Halere, Bera Berak beste urrats bat eman zuen defentsan, Ainara López bikain jokaldiak amaitzen, eserlekutik atera ziren Lizeaga, Maialen Eguren, Zolezzi, Del Campo, Macicior jokalariek maila mantendu zuten eta atsedenaldirako (10-14) tartea ireki zuten.

Bigarrenean, Amaia Eguren eta Elene Vázquezek Irati Azkue aurkitu zuten sei metrotan, Ainara Lópezek indarra erakutsi zuen, Haizea Urretabizkaiak bezala. Bera Beraren abantaila handitzen joan zen partida eta Euskal ligako txapelketa eskuratzeko. Hurrengo erronka, Zilarrezko mailarako igoera fasea.

Emaitzak:

Euskal Liga:

Senior neskak:

AMEZTOI ZARAUTZ        20-30    BERA BERA

Jubenil neskak:

LACTURALE BERA BERA 29-33    MUSKIZ AZUL

Jubenil mutilak:

HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA            34-43    URANGADEKO ZUMAIA PULPO EK

Gipuzkoako lehiaketak:

Senior mutilak:

BERA BERA        20-28    HERNANI PAPELERA ZIKUÑAGA E.T.

Jubenil neskak:

LACTURALE BERA BERA 13-20    EREINTZA AGUAPLAST

Jubenil mutilak:

HETTICH ZKE     35-37    HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA

Kadete neskak:

BERA BERA URDINA       29-28    EREINTZA BEISSIER

Infantil neskak:

BERA BERA URDINA       --           Bergara KE

MEK EIBAR ESKU. C        18-21    BERA BERA LARANJA

Infantil mutilak:

BERA BERA URDINA       --           INGOU ARRASATE EB

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores