
Herrería Bidebieta Bera Bera kadete eta jubenil taldeen Euskal Ligarako igoera faseaz gain, Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek bost partida jokatuko dituzte asteburuan, Gipuzkoako Kopari dagokionak. Senior taldeak, esate baterako, Egia hartuko du Bidebietan larunbatean (18,10etan) eta 15,30etan Bera Bera Urdina kadete neskek bezala.

super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarez komunikabideen aurrean agertu da gaur goizean Guerreras Iberdrola Ligako finalerdietako bigarren partidaren balorazioa egiteko. Bertan, bere taldeak ostiralean (Gasca, 21etan) garaipena lortzera behartuta dago igandean jokatuko litzatekeen hirugarren partida behartzeko.

Asteburu honetan Euskal Ligarako igoera fasea hartuko du Barakaldok, gizonezkoen kadete eta jubenil mailetan. Bertan Herrería Bidebieta Bera Bera taldeak arituko dira, Inmobiliaria Ezker Aldea Balonmano Barakaldo eta Corazonistas taldeekin batera.