
Emma Boadak eta Malena Cavok kontratua berritu dute super amara Bera Berarekin, eta bosgarren eta laugarren denboraldia beteko dute, “European Leagueko multzoen fasea jokatzeko eta titulu guztiak lortzeko borrokan jarraitzeko” asmoarekin.

Pasai Donibaneko Ontziola jatetxean elkartu zen Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak, gurasoak lagun, 22-23 denboraldiari amaiera jarriz. Goizean Bidebietan eskubaloi partida berezi batzu jokatu ziren, non gurasoak ere parte hartu zuten eta ondoren, denok Pasai Donibanera abiatu ginen.

Super Amara Bera Berak 23-24 denboraldirako Mariane Fernandesi eta Elke Karsteni kontratua berrituta, ezker hegala ziurtatu du, nahiz eta argentinarrak ere zentral moduan aritu den. Biei, “etxean bezala” sentitzen direnak, European Leagueko ligaxka jokatzea da euren nahia.

super amara Bera Berako arduradun Tati Garmendiak, gaur eguardian Bidebietan Imanol Álvarezen hurrengo bi denboraldietarako kontratua berritu duela iragarri du, izan ere, bere ustez, “bera da izan dezakegun entrenatzailerik onena”. Beraz, entrenatzaile bizkaitarrak 2025era arte luzatu du bost kanpainako bigarren etapa hau, eta zortzi denboraldira iritsiko da 2013-14an taldea ere zuzendu baitzuen. 192 aldiz zuzendu du taldea eta hamar titulu lortu ditu: 4 Liga, 3 Kopa eta 3 Superkopa.