
Gaur goizean Gipuzkoa Poliklinikan Melinda Marie Louis jokalariari, triada izeneko lesioa duena, ebakuntza egin diote, hau da, aurreko lotailu gurutzatuaren haustura eta bi meniskoak konpontze aldera. Antza, Cuellar doktoreek egindako ebakuntza ondo atera da.

Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek hiru norgehiagoka jokatuko dituzte asteburu honetan eta, era berean, lagunarteko bat Zumarragan.
Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek hiru norgehiagoka jokatuko dituzte asteburu honetan eta, era berean, lagunarteko bat Zumarragan.

2011ko urriaren 29an, BM Porriñok lehen aldiz jokatu zuen Donostian, Bidebietan hain zuzen ere, estatuko eskubaloiko elitera igo ostean seigarren partida zelarik. Esperientzia gogorra izan zen, orduko Bera Berak, non Pinedo, Ziarsolo, Rubio, Bea Fernandez, Zoqbik, Cuña, Punko eta abarrek ez baitzion aukerarik eman. Egun, hamabi urte geroago, galiziarrek hamabigarren norgehiagoka jokatuko dute Gipuzkoako hiriburuan, super amara Bera Bera estutzeko asmoarekin (Gasca, larunbata 18etan).