
Bihotz Urdina ekimenari eskainitako partidan, itsas zaintza sustatze aldera, super amara Bera Berak Replasa Beti Onak taldea gainditu du hasiera hasieratik (36-22, 21-11 atsedenaldian), Guerreras Iberdrola Ligako lidergoari eusteko (partida bat gehiagorekin).

super amara Bera Bera Gascara itzuliko da (larunbatean, 18etan), azken partidatik hiru aste igaro ondoren. Tarte horretan lidertzara igo da –partida bat gehiago duelarik–, Eldan eta Elxen lortutako garaipenei esker. Dirudienez, selekzioen arteko etenaldiak ez dio gehiegi eragin eta Laura Hernandez guztiz osatu da Replasa Beti Onaken aurka aritzeko.

Pasa den asteburan, zubia izanda, bi partida baino ez ziren jokatu baina asteburu honetan ia talde guztiek dute hitzordua, gehienak larunbatean.

super amara Bera Berak Bihotz Urdinari eskainiko dio Replasa Beti Onak taldearen aurka jokatuko duen partida, urriaren 21ean larunbatean Josean Gasca kiroldegian (18etan). Donostiako Aquariumaren eta Laboral Kutxaren ekimena da Bihotz Urdina, eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) zabaltzea du helburu, zehazki 14. zenbakia, itsas ingurumenaren defentsari buruzkoa.