Denek genekien Ferrobus Mislata taldea gainditzea oso zaila zela, sailkapen buruan dagoen eta ligako titulua lortzeko gai den taldearen aurrean. Baina inork espero ez zuena Akabak jokatutako lehen zatia izan zen. Lehen 15 minutuetan partidu parekatu bat izan behar zuela zirudien markagailu estu batekin, baina une batean dena aldatu zen, donostiakoak erasoan trabatu egin ziren eta balentziako talde indartsuari markagailuan nahiko abantaila hartzeko aukera eskeini zioten, atsedenera 5-15 emaitzarekin iritsiaz. Bigarren zatia oso desberdina izan zen, Akabak egiten dakiena erakustera irten zen, Ferrobus taldeari zailtasunak jartzen eta 10-7 aldeko partzial bat lortzen, ez partidua gainditzeko nahikoa baina bai bukaeraino borrokatzen dutela frogatzeko. Defentsa lanetan oi bezela ibili ziren, Ferrobus bezalako talde batek 22 gol besterik ez zizkion sartu (7 bigarren zatian) beste partidu guztitan 30 baino gehiago sartu izan dituanean. Donostiako golegilea Eli Pinedo izan zen 5 golekin. Ligako hurrengo partidua Urtarrilan bigarren astean izango da, Europako txapelketaren ondoren. Ligako geldiketa hau Espainiako selekzioa Europako txapelketaren prestakuntza eta lehiaketan dabilelako da.Donostiakoak, abenduak 21 eta 22 , Donostian ospatuko den ABF kopa eta urtarrilak lehen egunetan Europako EHF partiduak prestatzen jardungo dira egun hauetan.
Ekonomia, zientzia eta teknologia ministerioak sari hauek lehiakortasun faktoreetan etengabeko obekuntza ahaleginetan dauden empresak bereizteko antolatzen dituzte. Joan den urtean Diseinu 2000 Sari Nazionala jaso ondoren, sari berri eta garrantzitsu honek, AKABAk daraman jarduera positiboa baieztatzen du, daraman enpresa proiektuaren garapena indar gehiagokin lanean jarraitzeko bizigarri bezela balio duena. Eskubaloiko atala oso arro sentitzen da albiste hau banatzen, bereizketa honek pozez betetzen gaitu, eta AKABA izena gurekin eramateak ere. Gure zorion zintzoenak eman nahi dizkiegu eta gure ahalmenen neurrian lanean jarraitzeko kompromezua hartzen dugu, lortutako irudi eta izen ona pixkanaka altxatzen joateko.¡¡¡ZORIONAK!!!
2.Nazionaleko taldeak Bergararen aurka jokatu zuen Bidebietan, garaipen estu bat lortuaz 19-18 (atsedenean 9-7). Nely Carla, Matxalen Ziarsolo eta Itxaso Egaña goi mailako taldearekin Eldara bidaia egin zuten eta ezin izan zuten talde honekin jokatu. Donostiakoak defentsan egindako lanari esker garaipena lortu zuten nahiz eta erasoa ez oso egokia izan. Ainara Perez gol gehien sartu zituen jokalaria izan zen (5 gol). Jubenilak Zarautzen garaipena lortu zuten, 12-14 ko emaitzarekin( atsedenean 6-7). Zarautzeko atezainaren jokaerak, Bera Bera taldea markagailuan alde egitea galarazi zuen. Gol gehien lortu zituen jokalaria Roxana Citu izan zen (5 gol). Talde kadeteak ere garaipen bat ekarri zuen Zarautzetik, 11-22 ko emaitzarekin (6-14 atsedenean), partidu bikain bat burutu ondoren. Golegilea Enara Martinez izan zen, 7 golekin.
Akabak ezin izan zuen deus ere egin Eldan. Alikanteko taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen, nahiz eta dononostiakoak kompromezu zail bat aurrera ateratzeko ahalmen guztiak jarri, lehen zatian aukera guztiak suntsitu ziren. Eldak ez zituen ezustekorik nahi eta eraso azkar eta erakinkor batekin lehen zatirako donostiakoak menperatu zituen gero erritmo lasaiago batekin jolasteko aukerakin. Akabak erasoan zenbait arazo izan zituen, eta defentsa lanean berriz nahiko ondo moldatu zen. Tsedenera 17-10 eko emaitzarekin iritsi ziren. Bigarren zatian gauzak aldatu ziren, Eldak abantaila mantentzen eta Akaba erasoan eta defentsan zuzen jolastu zuen (bigarren zatiko partziala 14-14 izan zen), sailkapenean goikaldean aurkitzea ez dela kasualitate bat frogatuaz. Eldak Ferrobus gainditu ondoren eta Ositok Lizarran galdu ondoren, sailkapenean lehen postuan jartzea lortu zuen. Alikantekoak momentu izugarri onean aurkitzen dira eta sailkapenaren buruan mantentzeko aukera gehien duen taldea da. Akaba tadean golegilea Eli Pinedo izan zen 8 golekin. Hurrengo partidua Bidebietan izango da, larunbatak 16, 19:30 tan, Ferrobus Mislataren aurka. Epaileak Asobal´eko Fernández Piñeiro eta Permuy Villanueva bikote internazionala (galiziakoak) izango dira.
Datorren larunbatean 19:30 tan Akabak ligako titulua lortzeko gai den talde baten aurrean bere indarrak neurtuko ditu. Balentziako taldea Bidebietara jokalari atzerritar aipagarriekin dator: Sousa, Teodorovic, Chana, Begarie, Ludvic, Ciboutaru, Ejsmont eta Halen, eta estatutoko jokalari internazionalak ere, Sánchez, Arroyo, Pareja, Navarro eta Andreu. Partiduan lehia nabaria izango da bi taldeak sailkapenerako borrokan sartu nahi dutelako. Donostiakoak talde osoarekin jokatzeko aukera izango dute eta Balentziakoei ustekabean harrapatzeko ahalmenak egingo dituzte (ez da lehen aldia izango). Epaileak galiziako Fernández Piñeiro eta Permuy Villanueva internazionalak izango dira. Bera Berak partidu polit hau ikustera jendea animatu nahi du, denon laguntzarekin garaipen bat lortzeko asmoarekin. ¡¡¡ AUPA BERA BERA ¡!!. Frantziako selekzioa Baionan aurkitzen da Europako txapelketa prestazen eta partidu hau ikustera hurbilduko dira.