Hurrengo larunbatean, 25 ean, 19:00 tan, Bidebietan, Akabak Elche-Mustang taldea izango du aurkaria.Sailkapeneko 9. postuan aurkitzen dira, Donostiakoengatik 6 puntura. Joan den denboraldian, Zulai Agirre, Bera Berako jokalaria, talde honetan jokatu zuen. Talde gaztea eta borrokaria da bainan bere jokalari Poloniarrak min hartu zuenetik gora behera haundiekin dabil. Lehen itzuliko azken partidua da eta Akabako jokalariak denboraldi honetan zerbaitz lortu nahi badute, garaipena lortu beharko dute derrigorrez, sailkapenean goi postuetatik ez urruntzeko. Epaileak Euskadiko Bañuelos eta Karrera izango dira.
Berriz ere Bera Berak ez du zorterik izan . Oraingo honetan Hungariako Dunaferr taldea izango da bere hurrengo aurkaria. Lehen partidua Hungarian izango da Otsailak 14/15 ean eta bigarrena berriz Donostian, otsailak 22/23 an. Dunaferr taldea Europako Txapelketetan partaide klasiko bat da, batez ere Txapeldunen Liga Txapelketan eta EHF´n aurkitzen da Ferrobus Mislata taldeak lehen kanporaketan Txapeldunen Ligatik kanpo utzi ondoren. Gaur egun ligako 13 partidu jokatu ondoren, bakar bat galdu dute eta sailkapenean lehen postuan aurkitzen dira. Europeoa jokatu berri duten lau jokalari internazional daude talde honetan, eta txapelketa hau irabazteko talde faboritoen artean aurkitzen da.Dunaferr Bukarest´etik 70 kilometrotara dagoen hiria da eta donostiakoentzat bidaia nahiko erosoa izango da.
Ostiralean, Bidebietan, 20:15 tan Bera Berak Elgoibarren aurka jokatuko du atzeratutako partidua. Bi taldeak sailkapenean lehen postuagatik borrokan daudenez, lehia ineresgarria izango delakoan gaude.Donostiakoak partiduak duen garrantzia ondo dakite, eta emaitza on bat lortzen sahiatuko dira.
Larunbatak 11, 12:00 tan Bera Berako kadeteak Bergaran jokatu zuten, eta ustekabeko porrota jasan zuten, sailkapenean lehen postuetan dauden taldeen artean egotea korapilatzen. Azken emaitza 22-19 izan zen. Igandean, 12:00 tan, Bidebietan, jubenilak Zarautz taldea gainditu zuten, 22-18 emaitzarekin, partido lehiatu batean. Atsedenera 10-8 emaitzarekin heldu ziren. Gol gehien lortu zituzten jokalariak Nahiara Elgarresta (9 gol) eta Roxana Citu,( 8 gol) izan ziren. Emaitza honekin donostiakoak sailkapeneko goi postuetan mantentzen dira.
Larunbatak 18 an, Donostiakoak Hondarrabiko aeroportutik irtengo dira Madridetik barrena , eta arratsaldean Vicar´en, jolastu behar duten herrian, entrenamendu saioa izango dute. Partidua igandean 13:00 tan jokatuko da. Itzuliko bidaia Bartzelona barrena izango da, 21:00 tan iritsiko dira, Donostiako festa besperaz gozatzeko denbora nahikoarekin. Vicar Goya sailkapenean 4. postuan aurkitzen da, 21 punturekin, donostiakoak baino lau gehiago, eta garaipena lortzea oso garrantzitsua izango zen Europako txapelketa jokatzen duten taldeen artean postu bat lortzeko. Almeriakoa, talde sendoa da, joku erregular eta jarrai batekin, eta defentsa on batekin. Atezain bezala Delia Dumitru fitxatu dute, Bera Berako atezain oia. Donostiakoak talde guztiarekin egingo dute bidai hau, Vanesa Albardias ezik, bere lesiotik errekuperatzen hari denez. Partiduko epaileak, Kataluinako Garcia Fernández eta Pastor Gamon izango dira.