2. Nazionalak igandeak 9an 12,30tan Barakaldon jokatu zuen, mailaz jaitsi berria den talde baten aurka. Partidu ona jokatu zuten eta lehen minutuetatik etxeko taldea menderatu zuten. Bera Berak lau jubenilekin jokatu zuen eta maila oso ona eman zuten partidu guztian zehar, Maite Lazcoz bera goleagile haundiena izan zen 6 golekin, eta atzetik Garbiñe Otaegui senior jokalaria 5 golekin. Atsedenera 4-13 emaitzarekin heldu ziren, azkenean gertatuko zenaren seinalea.
2. Nazionalak igandeak 9an, 12,30 tan Barakaldon, Dosa Salesianos talde gazte eta borrokalari ezagun baten aurka jokatuko du, eta donostiakoak daramaten garaipen bolara ona mantentzen saiatuko dira. Jubenilak larunbatak 8an, 12,00tan, Galdakanon, talde ezezagun baten aurka jokatuko dute, eta berezitasun hau taldearen aurka ez joatea espero dugu. Kadeteak Bidebietan, igandeak 9an 12,00tan, Urnietako taldea hartzen dute,sailkapeneko buruan mantentzentzeko garaipen berri baten bila. ZORTE ON GUZTIOI.
Yolanda Sevillanori eskuin belauneko aurreko gurutzatu lotailu-hausturaren ebakuntza egin zioten atzo, Alvarez doktoreak (Quiron klinikan). Errekuperazio denbora sei hilabete ingurukoa izanGo da.
Eguna: Irailak 8, larunbata
Ordua: 18:30tan
Lekua: “Ciudad de Elda” Udal Kiroldegia
Epaileak: Feliz Pereira eta Martorell López (Catalunia).
Gure taldea:
Gaur egun taldeko baja bakarra Yolanda Sevillanorena da, atzo Quiron klinikan, Agustin Alvarez medikuak ezker belauneko aurreko gurutzatu lotailu-hausturaren ebakuntza egin zion.
José Luis Villanueva entrenatzaileak talde osoa eramango du bidai plan honekin:
Irteera ostiralak 7an ,8,30tan Eldatik 35 kilometrotara dagoen Albazeteko Caudete herriraino, bertan taldeak entrenamendu saio bat burutuko du 20’00tan, Antonio Amorós kiroldegian.
Itzulia partiduaren amaieran izango da.
Igandeak 2an 10:30tan Bergaran, kadete taldeak etxeko taldearen aurka bizi eta markagailu estuko partidu bat jokatu zuen.Partiduaren joera markagailu estu bat izan zen, edozer gertatu zitekeen itxurarekin. Nagusintasuna donostikoen aldekoa izan zen partidu osoan zehar abantail minimoa mantendu zuten eta. Atsedenera 8-9 emaitzarekin heldu ziren eta goleagile haundiena Enara Rodriguez izan zen,5 golekin.