Akaba Bera-Berak eta Itxakok 24na berdindu zuten, Ohorezko Mailako bi euskal taldeen arteko derbian. Partida orekatua, borrokatua izan zen, eta nola Akabak hala Itxakok irabazteko aukerak eduki zituzten, baina ezin. Lehen itzulia amaitu ondoren, Itxakok laugarren postuan jarraituko du (19.puntu) eta Akabak bi atzerago (15 p.).
Ligan berdintsu ari dira. Bi taldeen plantilak ere antzekoak dira, eta horregatik, atzoko partida ere berdintasun horren isla izan zen. Bidebietako pabiloian bildu ziren zaleek (dezente, esan beharra dago) gozatu ederra hartu zuten. Izan ere, partidak ederra izateko osagai guztiak izan zituen: emozioa, tentsioa, jokalari onak... Lehen zatian bi taldeek markagailuan aurrea hartzea lortu zuten. Baina inor ere ez zegoen amore emateko prest. Itxakoko entrenatzaile Ambros Martin Akabako blokearen beldur zen. Tati, Patri Pinedo, Esme Lopez, Manu Fiedel... baina ondo eutsi zieten. Halere, atsedenaldian etxekoak aurretik (12-10).Bigarren zatian ere aurretik izan ziren ia une oro. Itxakok pixka bat gehiago sufritu zuen eta ezin izan zuen markagailuan aurrea hartu. Lehia amaitzeko zazpi minuturen faltan hirugatik galtzen ari zen. Bost minuturen faltan, berriz, bategatik. Halere, partida behin betiko berdindu zuen azken minutuan. Azken erasoa Akabarena izan zen, baina etekinik gabe. Tati donostiarra izan zen partidako goleatzaile nagusia. Zortzi egin zituen. Datorren astean bi taldeak etxean arituko dira. Itxako Elche-Mustangen aurka, eta Akabak Elda indartsuaren kontra.
«Jokalariek lan handia egin behar izan dute»
Reyes Karrera gustura zen beren jokalariek egindako lanarekin: «Bigarren zatian erritmo bizia jarri dugu eta jokalariek lan handia egin behar izan dute. Zoriondu egin behar dira». Kanporaketan zehar hobeak izan direla uste zuen Akabako entrenatzaileak: «Gaurko lehen zatian izan ezik beste guztian hobeak izan garela uste dut, eta merezita egin dugu aurrera». -
Eguna: 2005/12/17
Lekua: Las Remudas Telde Kiroldegia
Ordua: 18:00
Epaileak: Casado Fernandez / Vera Avila (Andaluzia)
Akaba Bera Bera Kanariar uhartetara doa bertako taldearen aurka indarrak neurtzera. Reyes Karreresen neskek talde indartsuenen aurka emten duen irudi ona errepikatu eta garaipena erdiesteko helburuarekin doa. Etxeko taldeko jokalarien artean Emina Krasnic atezaina, Anastasia Patsiou, Indira Krastratovic eta Daniela Palarie hegaleoak, Davinia Lopez zentrala eta Isabel Negrin pibotea azpimarratu behar dira. Akaba Bera Beran Dagmara Kowalska izango da berrikuntza nagusia, Polonia mundialetik kanpo geratu ostean gaur bertan Donostiara itzuliko baita.
Akaba Bera Berak sailkapeneko lehenengo postuan den eta orain arte berdinketa bat ezik partida guztiak irabazi dituen Cementos La Unión Ribarroja talde indartsuaren bisita jasoko du. Jokalari azpimarragarrienen artean Zsofía Pasztor (Hungaria), Annia Ejsmont (Polonia), Patricia Alonso eta Zornitza Koleva (Bulgaria) aipatu genitzazke. Denboraldi berrirako Maru Sanchez eta Annia Kryvoruchko (Ucrania) atezainak eta Mar Sagunto taldetik Marta Mangue, Rocio Guerola eta Tatiana Medved (Servia eta Montenegro) fitxatu dituzte. Akaba Bera Berak Dagmara Kowalska eta Jokelyn Tienstra gabe ekin beharko dio norgehiagokari.
Hurrengo larunbatean Akaba Bera Berak partida zaila jokatuko du, sailkapenean puntu bat gehiagokin aurretik aurkitzen den Cleba Leon taldearen aurka. Partida 19:00tan izango da Bidebietako polikiroldegian.Akabak jokalari guztiak prest izango ditu partida honetarako. Esther Larreategi, hamaika hilabeteko errekuperazioaren ondoren, azkenean etxean estreinatu daiteke eta Patrizia Pinedo oraindik errekuperatzen dago baina dagoeneko taldearekin entrenatzen aurkitzen da.