Antza Bera Berak partiden amaiera estua gustoko ditu, oraingo honetan, sufrimendu handiarekin bada ere, Porriñotik bi puntuak poltsikoratu ditu (27-28), lau goleko aldea irauliz eta azken minutuetan sufritzen jakin.
Kopak eragiten duen ajeak antzeman du taldeak hasieratik. Porriño bi aste jokatu gabe zeraman eta nabaritu da, partidari erritmo altua jarriz. Bera Berak lehiatzeko garaian erritmoari eutsi behar zion EHFko kanporaketa eta Kopako hiru norgehiagoka jokaturik, hau da, galiziarrak baino bost partida gehiago.
Anabel Mateo izan da hasieran tartea ireki duena hiru golekin (4-2), Bera Beran Matxalen Ziarsolok bereganatu du ardura hiru golekin (6-4). Defentsan 6-0 Elorza eta Núñez erdian kokaturik eta Ederrak kanariarrak ordezkatu du erasoan. Nekane Teres piboteak 8-4 ezarri du markagailuan Etxaburuk partida gelditu duenean.
Hurrengo minutuetan, Ziarsolok berriro hiru goleko boladari heldu dio eta Zugarrondo atepean, Elorza eta Martínez lagun, Bera Berak partida berdindu du (10-10) 24. Minutuan. Gipuzkoarrak sendo, Elorzak (10-11) eta ondoren Martínezek aurretik jarri dute taldea 11-12 atsedenaldian jokua bertakoek jarri badute ere.
Bigarren zatian donostiarrek tartea irekiko dute Pinedo eta Elorza medio (11-14). Porriñok partidari heldu nahi zion Cacheda eta Teres bitartez (13-14), baina Bera Berak 0-3 partziala lortu du Pinedo, Núñez eta Menéndezi esker (13-17), halere, Porriñok ez du amore eman.
Ana Martínezen hiru golak taldea aurretik mantendu dute (17-21, min 40). Teres eta Rivas jokalariak Porriño berriro partidan sartu dute baina Pinedo eta Núñez eta ondoren Menéndez eta Etxeberria (21-25, min 48) erantzun dute. Núñezek bost goletara utzi du galiziarrak baina Porriñok 3-0 partziala lortu du. Orduan erasoan arazoak azaldu dira. Azken hamar minutuetan bi gol, baloiak galduz eta kontraerasoetara gaizki irteten. Hortaz, Porriño gol bakar batera jarri da azken minutuan baina Bera Berak baloiari eutsi dio.
Kopa osteko jardunaldia oso arriskutsua da. Gainera, aurreneko hiru sailkatuek oso irteera zailak zituzten eta nabarian gelditu da gaur. Donostiarrak gol bakar batez nagusi izan dira, Guardesek 26-28 Elxen eta Rocasak 26-22 galdu egin du Alcobendasen, Bera Bera lidergoan bakarrik utziz.
Fitxa: BM Porriño 27; Bera Bera 28
BM Porriño 27 (11+16): Susi Sánchez, Cerqueira, Samartin (5), Andrea Dapena (3), Alba Dapena (1), Teres (6), Rivas (4), Cacheda (2), Mateo (4), Simón (2) eta Sanjuan (o.a.).
Bera Bera 28 (12+16): Temprano, Etxeberria (1), Menéndez (3), Elorza (4), Núñez (3), Pinedo (4), Martínez (6), Ziarsolo (6), Arrojeria, Azanza, Ederra (1), Arizaga eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Daniel Portela eta Martín Rodríguez (Galizarrak)
Kanporatuak: Mateo eta Samartin BM Porriñotik eta Menéndez Bera Beratik.
Partzialak: 3-1, 6-3, 8-4, 9-7, 10-10, 11-12 –atsedenaldia- 13-17, 17-20, 20-23, 21-25, 24-26 eta 27-28
Autocares Davidekin irten da gaur goizean Bera Bera Vigoruntz, non gaua pasatuko duen bihar ligako partidari ahalik eta ondoen heltzeko. Donostiarrek Porriño taldea izango dute aurrean larubatean 18etan (Daniel Portela eta Martín Rodríguez, Galiza).
Maitane Etxeberria sendatuta dagoenez, azken bidaiekin konparatuz gero Uxue Ezkurdia da baja, hortaz, 13 jokalari eraman ditu Etxaburuk. Etxeberria eta Andrea Zaldua –Aialan, utzita- junior mailako selekzioarekin Portugalen txapelketa bat jokatuko dute martxoko zubian.
Ligan 16 eguneko etenealdia izan ostean, Bera Berak garaipen berria nahi du sailkapenean líder jarraitzeko eta Rocasarekin –bi puntura partida bat gutxiago duela- eta Mecalia Atlético Guardéseki daraman lehian ezinbestekoak direnak.
16. jardunaldia oso interesgarria da, kanariarrek Alcobendaseko Pabellon de los Sueños izeneko pistan jokatuko du Kopako final-laurdenetan gol batez gainditu zuen Helvetiaren aurka eta, bestetik, Mecalia Atlético Guardések beste talde zailari egingo dio bisita Carrusera, Ivet Musons jokalariaren lesio larria gaindituko beharko duen Elche Mustangi alegia.
Bera Bera Eskubaloiko harrobiak zazpi partida jokatuko ditu asteburu honetan. Usurbilgo Oiardo kiroldegian aurrena, 11,30etan Usurbilen aurka arituko da infantil mailako neska taldea. Mutilak, berriz, Urnietan izango dira 12etan Urnieta Ñam taldearen aurrean.
Arratsaldean, jubenilen txanda, Kukullagaren aurkako bertan behera gelditu zen partidari ekingo diote Gaskan 19etan. Senior taldeak alidz Portugaleten hasiera emango dio bigarren faseari Jarrilleras taldearen aukra Pando Aisian 20etan.
Igandean, eskubaloiaz blai Bidebietan, 9,30etan errendimenduko alebin taldea Hernani Eskubaloi Taldea izango du aurrean. 11etan Euskadiko txapelketako partida Bera Bera eta Errotabarriren artean kadete mailan, 12,30etan jubenilen txanda izango delarik.
Turkian EHFko kanporaketan eta Castellon Kopan etsipenez hartu ditu taldeak, gaur arratsaldean entrenaldietara itzuliko dena beste bidai bat prestatzen aldera, kasu honetan, Porriñora non larunbatean 18etan ligako 16. Jardunaldia jokoan izango da, donostiarrentzat azken helburua.
Porriñoko udal kiroldegian (Daniel Portela eta Martín Rodríguez, Galicia) bi ibilbide zeharo ezberdinak osatu dituzten bi taldeak izango dira aurrez aurre. Porriño ez zen Kopan izan final-zortzirenetako kanporaketan penaltietan galdu baitzuen Granollersi. Horregatik, otsailean bi partida besterik ez ditu jokatu, hilean 7an Rocasaren aurka (26-29) eta hilaren 14ean Barakaldon, Prosetecnisa Zuazo (34-35) gol batez gaindutu zuena.
Bera Bera, aldiz, intentsitate handiko otsaila bizitzen ari da. Ligan, KH7 Granollers eta Adesal Córdoba izan ditu aurkari; Europa Muratpasa Belediye turkiar taldearen aurka bi partida jokatu ditu eta Castelloneko Kopan, hiru norgehiagoka, bi luzapen barne.
Donostiarrak bi eguneko atsedena izan dute. Gaur eta bihar Bidebietan izango dituzte entrenaldi saioak eta ostiralean Autocares Davidekin Galizara egingo dute bidaia.
Pasa den asteburuan Egia Arrano Elkartea taldearen aurkako garaipenarekin (27-15), María Graciak zuzentzen duen taldeak bigarren postuari eutsi zion. Usurbil nagusi izan da, Bera Bera eta Zarauzko Aiala B taldeak baino hiru puntu gehiagorekin.
Hortaz, bigarren fasean, B multzoan, Bera Berak Aloña Mendirekin, Portugaleteko Jarrilleras taldea eta Imanol Álvarezek zuzentzen duen Ermuko Errotabarrirekin egingo du topo.
Euskadi txapelketan, berriz, kadete taldeak 37-20 gainditu zuen Zarazpe Lakatuak Pulpo KE. Bestetik, foru Aldundia txapelketan, kadete taldeak Usurbilen irabazi zuen (21-25).
Infantil mailan, mutilek 28-7 galdu zuten Ereintza A talderaren aurrean eta neskak Foru Aldundia txapelketa garaipenarekin ireki zuten 13-12 Ordizia Eskubaloiaren aurrean nagusituz.