Partida horren ostean, 32 norgehiagoka jokatu zituzten donostiarrek ligan 27 gol jasotzeko. Telden izan zen, Rocasaren aurka, Bera Beraz 27-24 ez ezik gol average delako ere galdu zuen. Eta denboraldiko azken partidan Leonen, jokuan ezer ez, Clebak eta Bera Berak 29-29 berdindu zuten.
Alcobendaseko partida aurretik, 2011-12 denboraldian, azpitxapelduna izan zen Bera Bera eta lau bider jaso zituen 27 gol: Itxakoren aurka Lizarrerian eta Bidebietan emaitza berarekin (27-26 eta 26-27); Elche Mustang taldearen aurka Carrusean (27-24) eta Eldan irabazitako (27-32), garrantzi gutxiko partida.
Hau da, ligako azken 94 partidetan -2011-12 denboraldik aurtengo 16 jardunaldiak kontutan hartuta- aurkariak zortzi alditan 27 edo gol gehiago lortu ditu. Kopuru horietan, Bera Berak hiru partida irabazi ditu, bat berdindu eta lau galdu.