Manuel Leyes, César Flores eta Eulogio Martín medikuek gaur arrartsaldean Madrileko CEMTRO SUPER AMARA Bera Berako Alicia Fernándezi ezker belaunean ebakuntza egin diote.
Espainiako goreneko selekzioak egindako azken konzentrazioan antzeman zioten galizarrari bere ezker belauna ez zegoela sendo eta konpontzeko ebakuntza behar zuela. Hortaz, “aloinjertoz lotailuaren plastiaren errebesioa, kanpoko meniskoaren adarra konpontzea Lemaire plastia aldatutz”. Leyes medikuak azaldu duenenez. Alicia Fernández sei edo zazpi hilabete egongo da bajan.
Montse Puchek bihar Madrilera 15 jokalariekin egingo du bidaia Autocares Davidekin, hau da, SUPER AMARA Bera Berak lehengo larunbatean Bidebietan aurkezturiko zerrenda bera. Kasu honetan, gipuzkoarrak Base Villaverde izango dute aurrean, jaitsiera postuan dagoen taldea eta puntuen premia larria dutena. 16,30etan aurrera izango da norgehiagoka, José Alberto Macías eta Ernesto Ruiz, andaluziarrek zuzenduko dutena.
Arrojeria eta Fernándezen –gaur ebakuntza egin diote Madrilen- lesioetara egokitzen ari da oraindik Puche. Horretarako, asteazkenean Egiako mutilen senior taldearen aurkako lagunartekoa jokatu zuten Bidebietan, jokuaren arlo berrietan sakontze aldera.
SUPER AMARA Bera Berak jakin badaki Lotería Ligako lidergoan jarraitu ahal izateko irabazi behar duela. Horretarako gutxienez leku bakoitzeko bi jokalari eraman ditu, Lizarbe barne, izan ere, Marta López eta Etxeberria eskuin alboko gisa kokatu ditzakeelako. Eta gehiegizko konfiantzarik ez du nahi lehengo larunbatean Lasarreren Base Villaverdek estu hartu baitzuen Prosetecnisa Barakaldo.
Etxerako lanak behin eginda, gipuzkoarrak adi jarraituko dute A Guardan Mecalia Atlético Guardés eta Rocasaren arteko partida.
Partida Pasion BM irratiz jarrai daiteke
SUPER AMARA Bera Berako Alicia Fernándezez ezker belauna konpontze aldera bihar arratsaldean egingo diote ebakuntza Madrideko CEMTRO klinikan. Esther Arrojeriak ez bezala, galizarrak ez du lotailua apurtuta, halere, César Flores medikuaren diagnostikoaren arabera belauna ez dago sendo eta ebakuntza behar du.
Alicia Fernándezen ezker belaunean ezegonkortasuna Espainiako selekzioak buruturiko azken konzentrazioan antzeman zioten, bi talde nagusiek jokaturiko partida ostean, gainera SUPER AMARA Bera Berako zentralak bikain jokatu zuen.
Alicia Fernándezen ezker belaunean hutsunea sortu da eta edema, ebakuntza da konponbidea eta jokalariak ahalik eta azkarren egitea erabaki du, izan ere, hausturarik egon ez arren bajan sei hilabete inguru egon behar baitu.
Hortaz, SUPER AMARA Bera Berak Alicia Fernández ere galduko du aurtengo denboraldirako. Arrojeria eta Martínezekin batera, denboraldi hasierako lehenengo lerroa galdu du Montse Puchek, albiste on bakarra da Ana Martínezi medikuak alta eman ziola lehengo larunbatean, orain ordea aste batzu falta dira taldekideekin bat egiteko.
Zortzi partida jokatuko dituzte Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek asteburu honetan, zazpi larunbatean eta bakarra igandean. Senior taldeak Errenterian irabazi beharko du lidergoan jarraitzeko.
Ordutegiak:
Apirilak 1, larunbata
Yoldi 10,00 Infantil neskak Bera Bera Urdina vs Pitch Bidasoa Irun A
13,00 Infantil neskak Bera Bera Txuria vs Bera Bera Laranja
Ordizia 17,30 Jubenil neskak Ordizia Eskubaloia vs Bera Bera Laranja
Bidebieta 18,00 Kadete mutilak Bera Bera Urdina vs Ereintza Beissier
Zumaia 18,00 Kadete neskak Brakis Pulpo vs Bera Bera Urdina
Errenteria 18,15 Senior neskak Ereintza Barymont vs Bera Bera
Bidebieta 19,45 Kadete neskak Bera Bera Laranja vs Bergara
Apirilak 2, igandea
Bidebieta 12,30 Kadete mutilak Bera Bera Laranja vs Arrasate
Gaur bezalako egun batean, 2007ko martxoaren 29an Valentziako L’Eliana herrian Kopako XXVIII. edizioa jarri zen martxan zortzi taldeekin, horien artean Akaba Bera Bera.
L’Elianan izan ziren orduan: Michaela Ciobanu eta Llanos Trigueros atezainak, Esme López, Matxalen Ziarsolo, Verónica Valverde, hegaleko jokalariak; Zulai Agirre eta Izaskun Arruzazabala pibotean; Tati Garmendia, Patri Pinedo, Raphaelle Tervel, Ana Petrinja, Ixone Mínguez, Natasha Krnic eta Svetlana Obucina lehengo lerroan. Libe Altuna lesionaturik egon zen ia denboraldi osoan. Entrenatzaile moduan Tati Garmendia (entrenatzaile eta jokalaria), Ane Karrere eta Amaia Ramírez.
Final-laurdenetan, donostiarrek finalerdietarako txartela Itxakoren aurka jarri zuten jokoan. Akaba Bera Berak gol bakar batez irabazi zien nafarrei (29-28) Ziarsolok zortzi gol egin zuelarik, Esme López eta Tervel (egun Bessançoneko entrenatzailea) jokalariek seina, Patri Pinedok lau, Garmendiak hiru eta Zulai Agirrek, bi.
Hurrengo egunean atsedena hartu zuten baina Tati Garmendiak hotelean ohean gelditu behar izan zuen neumoniak jota, finalerdia eta finala galduz. Martxoaren 31n, Akaba Bera Berak partida bikaina jokatu zuen Eldaren aurka (28-34), orduan Eider Rubio eta Susana Fraile gipuzkoarrak bertan zirela, Federazioko egungo zuzendari teknikoa Ángel Sandoval entrenatzaile zela. Atsedenaldian 13-15 aurretik zen Akaba Bera Bera eta bigarren zati erdialdean tartea ireki zuen markagailuan. Patri Pinedo eta Tervel jokalariek zortzina gol egin zuten; Zulai Agirrek, sei; Ziarsolok, bost, Esme Lópezek, Verónica Valverdek eta Ana Petrinjak, bina eta Natasha Krnic jokalariak, bat.
Eta finalean, Ribarroja, orduko Ligako eta Kopako txapelduna, azken hau Leonen Akaba Bera Beraren aurka (26-27). Donostiarrentzat Kopako bosgarren finala zen: Pinton 1993an, Donostian 1996n, Eldan 1997an eta arestian aipaturiokoa, Leonen 2006an.
Akaba Bera Berak partida irauli egin behar izan zuen, atsedenaldiko 14-10, alegia. Eta Ciobanuren geldiketei esker egin zuen, izan ere, bigarren zati bikaianak burutu zuen atezainak, hiru penalti geldituz, besteak beste, eta finaleko MVPa lortuz. Horrez gain, Petrinja, Patri Pinedo eta Tervel eraginkorrak izan ziren sei metroetan, Agirre pivotean eta Esme López eta Ziarsolo, hegaletan.
45. minutuan, donostiarrek menperatzen zuten norgehiagoako (18-20), baina Ribarroja gerturatu zen 21. minutuan (20-21). Petrinjak penaltiz sartu zuen gola, ondoren Ziarsolok kontraerasoan; Patri Alonsok –egun Canyamelar Valencian- tartea murriztu zuen eta bi minutu baino gutxiago falta zela eta jokalari bat gutxiagorekin Esme Lópezek trebezi handiarekin gola sartu zuen (21-24). Finalak ezin zuen ihes egin Marta Manguek gola sartu arren, Esme Lópezek erantzuna eman ziona 22-25 markagailuan jarriz eta Kopan Valentziarren hegemonía apurtuz, bigarren ediziotik irauntzen zuena. Golegileak: Esme López, Tervel eta Petrinja (5), Agirre (4), Ziarsolo (3), Pinedo (2) eta Krnic (1).
2007ko apirilak 1: L’Elianak emakumezkoen eskubaloi talde onenen artean kokatu zuen Bera Bera, hamarkada liluragarria osatuz 16 tituluekin: lau Liga (2013, 2014, 2015 eta 2016), bost Kopa (2007, 2009, 2013, 2014 eta 2016) eta sei Superkopa (2008, 2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016), aurten ere jarraipena eman nahi diona.