Hortaz, 15 jokalariz osaturiko zerrenda aurkeztu du Puchek, oraindik mina izan arren bertan Patri Elorza eta Marta López dira eta Eider Lizarbe, bigarren taldeko jokalaria aurtengo denboraldian 17 deialdietan izan dena.
Puchek Kopa hartu du “erronka moduan, gustoko dugu, gozatzera goaz”, halere, aurten ez du “faboritotzat ikusten” bere taldea, “badakit gainontzeko taldeek faboritotzat jotzen gaituztela baina nire jokalariengan konfiantza dut eta Koparen bila goaz”.
Halere, “partidaz partida, aurrena Elche Mustang, ez da erraza izango, partida sentsazio onenekin amaitu nahi dugu eta gero finalerdiei heldu”. Hemen Guardes edo KH7 BM Granollers izango da aurkaria. Pucheren ustez “Kopan edozer gauza gerta daiteke, zortzi taldeek aukera dute garaikurra irabazteko” eta bere taldea “heldutasunez” ikusten du.
SUPER AMARA Bera Bera 8etan irtengo da Bidebietarik Autocares Davidekin, Benaventen bazkalduko du eta 18,45etan entrenatzeko asmoa du O Porriñon.
Hortaz, emakumezkoen bigarren mailan jokatzeko igoera fasea hartuko du Bidebietak, maiatzaren 12tik 14ra bitartean, lauko finala formatoan non, donostiarraz gain, Sinfín, Club Balonmano Móstoles eta Nafarroako Malkaitz parte hartuko dute.
Txapeldunak Zilarrezko mailan jokatuko du eta bigarrenak zain egon beharko du, izan ere, prestatu diren sei sektoreetako bi onenak ere igotzeko aukera izango dute.
O Porriñon baino hobeto inon, 2013 eta 2016an lortu baititu Bera Berak Kopak eta iaz hamarkada harrigarria osatu zuen, L’Eliana 2007an eskuratu zuen aurreneko titulotik azken hamar urtetan zortzi finaletan egon dira donostiarrak bost aldiz garaikurra altxatuz. Hortaz, bost aldiz izanda, garaikurra Donostian geldituko da. 2012an Altean jokatu zenetik, final guztietara iritsi da Bera Bera, hau da, azken bost finaletan izan da hiru aldiz irabaztea lortu duelarik: Porriño 2013, Alcobendas 2014 eta Porriño 2016.
Garaikur berria egin behar izan dute 38. Ediziorako. Bertan zortzi talde izango dira, multzoko goiko aldetik SUPER AMARA Bera Bera vs Elche Mustang aurrez aurre (larunbatean 16etan, ETB) eta Mecalia Atlético Guardés vs KH7 BM Granollers (larunbatean, 12,30etan) eta beheko aldetik: Rincón Fertilidad Málaga vs Rocasa Ace Gran Canaria (larunbata, 18,15etan) eta Helvetia Alcobendas eta Godoy Maceira Porriño antolatzailea (20,30etan).
Finalerdiak igandean 16etan eta 18,30etan; finala maiatzak 1, astelehena, 13etan.
Gipuzkoarrek 59 kopako partida jokatu dituzte -57 fase finaletan- eta 1.500 goletara iristeko bakarra falta zaie.