
Gipuzkoako fase finala behin amaiturik, Lacturale jubenil nesken taldeak aurreneko postua eskuratu du igandean aise irabazita. Kadete nesken multzoan Aloña Mendi izan da onena. Orain Euskal Ligako faseari hasiera emango zaio asteburu honetan. Bestetik, senior taldeak garaipen boladari amaiera jarri zion Basaurin.

Bosgarren garaipen jarraian gaurkoarekin Bera Berak lortzen duela Carrusean, iaz bezala, partida gogorra jokatu ostean, estua, intentsitate handikoa, oztopoak gainditu behar izan dituzte eta Castellanos atezainaren protagonita (18-21, 8-11 atsedenaldian).

SUPER AMARA Bera Berak iratzargailua jarri du gaur. izan ere, goizeko 7etan abiatu da Autocares Davidekin Elxera bidera, non larunbatean, urtarrilaren 20an, 18etan jokatuko duen (Pablo García –Andaluzia- eta Juan Manuel Vinagre –Extremadura-).