Bera Bera

Select your language

15. jardunaldiak berebiziko garrantzia hartu du Guerrera Iberdrola Ligaren sailkapenerako non SUPER AMARA Bera Berak eta Rocasak, 25 puntuekin berdinduta, gainontzeko taldeekiko tartea ireki dute.

Izan ere HGB Prosetecnisa Zuazok A Sangriñan (25-26) irabazita, Mecalia Atlético Guardés lau puntura gelditu da. Rocasak Elche Mustang gainditu zuen, elxetarren zazpi garaipen jarraian zeraman bolada moztuz, hortaz, 20 puntuekin bost puntura gelditze dira KH7 BM Granollers taldearekin batera, berriro berdindu zuela, oraingo honetan Valladoliden. Jarraian Godoy Maceira BM Porriñori irabazita, Liberbank Gijón 19 puntu duela, Aula Alimentos de Valladolid eta Rincón Fertilidad Málaga, 18na puntu.

Sailkapenari so, Josean Gasca kiroldegiak protagonismo handia hartuko du, izan ere, bertan hartuko ditu SUPER AMARA Bera Berak Mecalia Atlético Guardés (otsailak 22, ostirala 21etan) eta Rocasa Ace Gran Canaria (martxoak 6, asteazkena 20etan). Challenge Cupeko kanporaketa erdian etorriko dira kanariarrak, horregatik aurreratuko da lehia, Teledeportek ere eskainiko duena. Hau da, 13 egunetan bi partida erabakiorrak Guerreras Iberdrola ligaren bilakaerarako.

Lau puntu azpitik, ostiraleko norgehiagokak garrantzi handikoa izango da Mecalia Atlético Guardés taldearentzat. Elche Mustang taldearen porrotarekin, SUPER AMARA Bera Berak du orain Guerreras Iberdrola Ligaren boladarik onena, sei garaipenekin, abenduaren geroztik partida guztiak irabazita.

14 gol jasota etxetik at

SUPER AMARA Bera Berak larunbatean Sagunton 14 gol baino ez zituen jaso. 2018-19 denboraldiko markarik onena da, hau da, kanpoan arituta inork ez ditu hain gol gutxi jaso.

2014ko martxoaren 9tik ez zuen Bera Bera etxetik kanpo Ligan 14 gol baino baino gutxiago jasotzen. Adesal Córdoba taldearen aurkako partida izan zen 2013-14 denboraldian, Imanol Álvarez entrenatzaile ere zelarik. Gipuzkoarrek gol gutxien zerrendan nagusi dira. 329 gol jaso (partidako 21,93) eta hurrengo taldea Aula Alimentos de Valladolid da 357 golekin (23,8). Eta gola egiteko garaien ez dira makalak, 446 gol egin ditu SUPER AMARA Bera Berak (partidako 29,7) Mecalia Atlético Guardésen atzetik (467 gol).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores