
Gol bat aurretik, baloi jabetzarekin, 25 segundu falta zirela, Elcheko entrenatzaile Joaquín Rocamorak hutsartea eskatu du. SUPER AMARA Bera Berak banakako presioa egin du eta Gutiérrezek urratsak egin ditu. Arrudak Gil ikusi du eta kataluniarrak ez du bitan pentsatu, gola sartzezko. Epaileek delegatuarekin hitz egin ondoren ontzat eman dute (25-25).

Kopako aurreneko kanporaketa dela eta, larunbatean jokatu zena, ondo hartutako atsedena izan zuten asteburuan jokalariek, halere, astelehenetik SUPER AMARA Bera Bera Elcheren aurkako partidari nola heldu pentsatzen ari da, Gascan ostiralean jokatuko dena (20etan TDP).

Bera Bera Eskubaloiak kamiseta ofizialak, sudaderak eta bufandak zozketatuko ditu babesle den Lacturarle produktuen kode barrak aurkezten dituen artean.

Nekane Teres jokalariari eskuin belaunean egindako erresonantziak barne meniskoan haustura duela adierazi du, ondorioz nafarrari ebakuntza egin beharko diote eta sei eta zortzi astez inguru pistatik kanpo egongo da.