
Ereintza Aguaplast gaindituta, Lacturale Bera Bera jubenil taldea lidergoan da euskal ligako txapelketan. Mutiletan, Herrreria Bidebietak gol bakar batez galdu zuen Ordiziarekin.

SUPER AMARA Bera Berako Nekane Teres jokalariri Bilboko Intermutual Ospitalean eskuin belauneko barne meniskoan zuen haustura josi diote hiru puntu emanez.

SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola ligan etenenaldira iritsi bada ere, eskubaloiarekin gozatzeko aukera ugari izango dugu asteburuan. Azpimarratzekotan, euskal ligan, hiru norgehiagoka jokatuko ditu Bera Berak Ereintzarekin, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Beraunen, jubenil taldea udal kiroldegian eta senior taldeak, Bidebietan.
Horrez gain, Uranzu, Bergara, Yoldi, Beraun, Errenteria eta Hernanin arituko dira harrobiko taldeak.