
SUPER AMARA Bera Berak bihar ekingo dio lagunarteko sortari Lasesarre kiroldegian 12etan Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka. Hitzordu horretarako, Imanol Álvarezek 15 jokalari eramango ditu.

Iaz bezala 17 jokalarik osatuko dute SUPER AMARA Bera Beraren lehen plantilla, gaur ofizialki martxan jarri dena pistan izandako aurreneko saioa burutu dutelarik Josean Gasca kiroldegian, Imanol Álvarez entrenatzaile gidari, 14 jokalari eta bigarren taldeko beste hirurekin.
Entrenatzaileen multzoko Iñigo Blancok aurkeztu du Cristina Polonio pibota, Nekane Terésen baja beteko duena SUPER AMARA Bera Bera 2021-22 denboraldiko plantilla, bihar arratsaldean aurredenboraldia hasiko duena ofizialki.