
Bera Bera, Aula Valladolid eta Atlético Guardés klubek abian jarritako udako txapelketak, Summer BAG Experience delakoak jarraipena izango du abuztuko hurrengo hiru aurredenboraldietan: 2022, 2023 eta 2024an.

Azkeneko bi urtetan ez bezala, SUPER AMARA Bera Berak ezin izan dio Summer BAG’21 txapelketari Huerta del Reyn amore eman behar izan du Caja Rural Aula de Valladolid taldearen aurrean (32-27, 17-12 atsedenaldian).

Aurten Valladolidek hartu duen Summer BAG 21eko finalera sailkatu da SUPER AMARA Bera Bera aurreneko finalerdian Mecalia Atlético Guardés aise gaindituz (14-28). Bihar 20,30etan hirugarrenez txapelketa irabazteko Caja Rural Aula Valladolid izango du aurkari Unicaja Banco Gijón taldeari irabazi ziolako (26-23).